Martin Vladimirovitx Maliutin errusieraz Мартин Владимирович Малютин, (Omsk (Errusia) 1999ko uztailaren 5a) igeriketan aritzen den kirolari errusiarra da.
Olinpiar Jokoak
2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), domina bat eskuratu zuen ROC ordezkatzen.
4x200m estilo libre errreleboan zilarrezkoa lortu zuen ROC taldearekin 7.01,81eko denborarekin Erresuma Batuko taldearen atzetik (urrezkoa, 6.58,58koarekin) eta Australiakoaren (brontzezkoa, 7.01,84koarekin) aurretik sailkatuz. Hauek osatu zuten ROCeko taldea: Martin Maliutin, Ivan Girev, Jevgeni Rylov, Mikhail Dovgaliuk, Aleksandr Krasnykh eta Mikhail Vekovistxev-ek. Kontuan izan, NOBek (Nazioarteko Olinpiar Batzordea) ezarritako zigorra zela medio, Tokioko 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, errusiar kirolariek ezin izan zutela Errusiaren izenean esku hartu eta ROCen (Russian Olympic Committee) izenean eta banderapean lehiatu zirela.[1][2]
Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak
Erreferentziak
Kanpo estekak