Marija Gimbutas

Marija Gimbutas

katedradun

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMarija Birutė Alseikaitė
JaiotzaVilnius1921eko urtarrilaren 23a
Herrialdea Lituania
 Polonia
 Ameriketako Estatu Batuak
 Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
HeriotzaLos Angeles1994ko otsailaren 2a (73 urte)
Hobiratze lekuaPetrašiūnai Cemetery (en) Itzuli
Familia
AitaDanielius Alseika
AmaVeronika Alseikienė
Ezkontidea(k)Jurgis Gimbutas (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaVytautas Magnus University (en) Itzuli
Vilnius University (en) Itzuli
Hizkuntzaklituaniera
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakantropologoa, arkeologoa, historiaurrelaria, unibertsitateko irakaslea, historialaria eta etnologoa
Enplegatzailea(k)Vytautas Magnus University (en) Itzuli
Harvard Unibertsitatea
Kaliforniako Unibertsitatea Los Angelesen
Jasotako sariak
KidetzaLithuanian Academy of Sciences (en) Itzuli

Marija Gimbutas (lituanieraz: Marija Gimbutienė eta jaiotzez Marija Birutė Alseikaitė; Vilnius, Lituania, 1921eko urtarrilaren 23a - Los Angeles, AEB, 1994ko otsailaren 2a) Neolitoan eta Brontze Aroan Europako kulturak ikertu zituen arkeologo lituaniar-amerikarra izan zen. Hizkuntzalaritza eta Mitologia uztartuz ikuspegi berriak sartu zituen arkeologiaren ikerkuntzan 1946 eta 1971 bitartean.

Indoeuroparren Brontze Aroaren gainean espezializatu zen, besteak beste Kurgan kultura ikertuta. Hala erakutsi zuen 1964ko Bronze Age Cultures of Central and Eastern Europe (Ekialde eta Erdi Europako Brontze Aroko kulturak) liburuan. Hizkuntzalaritza eta etnologia uztartuz, indoeuroparren eta aurre-indoeuroparren (indoeuroparren migrazioen aurretik Europan jada zeuden herriak) izaerak ikertu zituen. Haren ustez, Kurgan kulturako indoeuroparrak androkratikoak edo gizonak agindutako gizarteak ziren, eta aurre-indouerroparrak, berriz, matriarkatuak. Nolanahi ere, ikusmolde honek kritika ugari jaso ditu.

Kanpo estekak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!