Maria Weston Chapman

Maria Weston Chapman

Bizitza
JaiotzaWeymouth1806ko uztailaren 25a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaWeymouth1885eko uztailaren 12a (78 urte)
Familia
AitaCapt. Warren Richard Weston
Seme-alabak
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakabolitionist (en) Itzuli eta idazlea
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Errepublikanoa
Maria Weston Chapman, 1910

Maria Weston Chapman (Weymouth, Massachusetts, AEB, 1806ko uztailaren 25a -ibidem, 1885eko uztailaren 12a )[1] estatubatuar abolizionista izan zen.[2][3]

1839an eta 1839tik 1842ra, esklabotzaren aurkako Estatu Batuetako Elkartearen batzorde exekutiborako aukeratua, esklabotzaren aurkako The Non-Resistant egunkariaren editorea izan zen.[4]

Biografia

Maria Weston 1806an jaio zen Weymouthen (Massachusetts), eta Warren Weston eta Anne Batesen zortzi seme-alabetatik zaharrena izan zen. Familia aberatsa ez bazen ere, harreman onak zituzten, eta osabaren babesarekin, Maria Ingalaterran hezi ahal izan zen. 1828an itzuli zenean, Bostonen kokatu zen, neskentzako bigarren hezkuntzako, joera progresistako eskola sortu berriko zuzendari gisa lan egiteko.

Bi urte geroago, hezkuntza utzi eta Henry Grafton Chapman merkatari eta abolizionista aberatsarekin ezkondu zen. Ezkondu eta 12 urtera, 1842an Henry tuberkulosiak jota hil zenean, lau seme-alaba zituzten eta horietako bat haurtzaroan hil zen. Senar-emazteak zoriontsuak izan ziren, presio ideologiko eta finantzariorik gabe.

Abolizionismoa

Maria eta Henry abolizionista garrisoniarrak ziren, hau da, esklabotzaren berehalako eta baldintzarik gabeko helburuan sinesten zuten, «jazarpen moralak» edo erresistentziarik ezak bultzatuta. Ez zuten onartzen inolako koakzio politiko edo instituzionalik —elizak, alderdi politikoak edo gobernu federala barne— esklabotzarekin amaitzeko eragile gisa. Gerald Sorinen hitzetan, «erresistentziarik ezaren printzipioetan eta 'come-outer' dogmatikoa zen. 1830 inguruan 'Come-outer' deitzen zitzaion talde bat uzten zuenari edo erreforma politikoren bat egin nahi zuenari. Haren ustez, "egia edukiz gero, ez zen errukirik eskatzen, ezta behar ere".

Esklaboen aurkako lana

Nahiz eta Mariak esklabutzaren aurkako kausa bere familia politikoaren bidez besarkatu zuen, azkar eta baldintzarik gabe bereganatu zuen, esklabotzaren, gizarte-barregarritasunaren eta eraso pertsonalen aldekoen jazarpena jasoz. Bere ahizpak ere, batez ere Caroline eta Anne, abolizionistak ziren, nahiz eta normalean Maria izan zen familiako esanguratsuena eta aktiboena.[5] Lee V. Chambersen arabera, ahizpek elkarri laguntzen zioten erantzukizunetan, beren lan publikoa egin ahal izateko.[6] Chapmanak Boston Clique taldearen irudi gailen bihurtu ziren, William Lloyd Garrisonen jarraitzaile aberatsek osatutako gizarte-zirkulua.

1835ean, Mariak Bostongo Bazar Antiesklabistaren zuzendaritza hartu zuen. Aurreko urtean Lydia Maria Child eta Louisa Loring-ek fundatu zuten dirua biltzeko. 1858. urtera arte zuzendu zuen ekitaldi hori. Azokaren ordez, gau esklusibo bat egitea erabaki zuen, zeinetarako gonbidapena besterik ez zuen egiten. Benjamin Quarles-ek azaldu zuenez, urte haietan, Mariak eta beste abolizionista batzuek «errekerimendu-teknika fin guztiak» erabiltzen ikasi zuten, William Lloyd Garrisonen jarraitzaile aberatsek osatutako gizarte-zirkulua, abolizionismoaren kausarako dirua biltzeko helburuarekin.[7]

1835 eta 1865 bitartean, Maria Massachusettseko Esklabutzaren Aurkako Elkarteko (MASS), Ingalaterra Berriko Esklaboen Aurkako Elkarteko (NEASSS) eta Ameriketako Esklaboen Aurkako Elkarteko (AAS) batzorde betearazle eta komertzialetako kide izan zen, eta haiekin hainbat dirubilketa kanpaina egin zituen 1830eko hamarkadan. Bostongo Emakumeen Elkarte Antiesklabistaren (BFASS) urteko txostenak idatzi zituen eta gizartea sentsibilizatzeko panfletoak argitaratu zituen.

Ia 20 urtez, 1839 eta 1858 bitartean, Maria The Liberty Bell liburuaren editorea izan zen, Boston Bazarren dirua biltzeko saltzen zen esklaboen aurkako opari-liburua. Liburua hainbat figura garrantzitsuren ekarpenez osatuta zegoen: Longfellow, Emerson, Elizabeth Barrett Browning, Harriet Martineau eta Bayard Taylor, besteak beste, The Liberty Bell-en ale batekin baino ez zitzaien ordaintzen.[7] Halaber, The Liberator-en editore ere izan zen, Garrantison ez zegoenean eta eta AASen argitalpen ofiziala den National Anti-Slavery Standard-eko argitalpen-batzordeko kide izan zen. The Non-Resistance Society erakunde bakezalearen parte izan zen, The Non-Resistant argitaratzen zuena.[8]

María Chapman bera izan zen idazle emankorra, eta Right and Wrong in Massachusetts («Ongia eta gaizkia Massachusetts-en») argitaratu zuen 1839an, eta How Can I Help to Abolish Slavery? (Nola lagun dezaket esklabotza abolitzen?») 1855ean. Lan horiez gain, argitalpen abolizionistetan egindako olerkiak eta saiakerak argitaratu zituen.[5] 1840an, garrinsondarren eta esklabutzaren aurkako mugimenduaren arteko desberdintasunek kontrako bi fakziotan banatu zituen AAS eta BFASS. Maria, aurkariek «Chapman kapitaina» eta «jainkosa handia» deitzen zutena, eta lagunek «lady Macbeth», aurkariei 'lekua' kendu egin eta BFASS birfundatuaren kontrola hartu zuen. Handik aurrera, Bostongo bazarra antolatu zuen, dirua biltzeko ekitaldi nagusi gisa.

Bidaiak

Hiru hamarkadatan zehar, esklaboen aurkako mugimenduaren kide gisa, Maria Chapmanek denboraldi luzeak egin zituen Estatu Batuetatik kanpo, lehenik Haitin (1841-1842) eta gero Parisen (1848-1855). Luzaroan kanpoan egon arren, Bostongo mugimenduaren eta, bereziki, urteko bazarraren muina izaten jarraitu zuen. Kanpoan zela, laguntza eta kontribuzioak eskatzen jarraitu zuen Bostongo azoketarako Europako eliteetako kideei, hala nola Anna Isabella Noel Byron (Lady Byron), Harriet Martineau, Alexis de Tocqueville, Victor Hugo eta Alphonse de Lamartine.

1855ean, AEBra itzuli zenean, Bloody Kansas izeneko gertaerek eta Alderdi Errepublikanoaren goraldiak esklabotzaren auzia jarri zuten eztabaida nazional baten muinean. Garai hartan, Chapman nabarmen urruntzen hasi zen Garrinsonen ideologiatik eta Alderdi Errepublikanoari laguntzen, eta geroago, Sezesio Gerra eta Abraham Lincolnek 1862an esklaboen emantzipazio mailakatuz eta konpentsatuz egindako proposamenaren alde egiten hasi zen. Garrinsondar askok ez bezala —eta Garrisonek berak—, Maria Chapmanek ez zuen inolako gatazkarik ikusi hertsatze-ezaren printzipioaren eta Gerra Zibilak esklabotza abolitzeko zuen indarkeriaren artean. Chapman aurreko sinesmenetan bezain argi eta garbi zegoen. Hala ere, estatuan konfiantza nabarmena izan arren, itxuraz esklabo ohiak askatu ondoren ez zen haien arduradun sentitzen. 1863an bizitza publikotik erretiratu zen, eta hurrengo bi hamarkadetan, 1885ean hil zen arte, «bere kausaren arrakasta hautemangarria dastatu zuen, eta, era berean, garaipenean izan zuen eragina».

Lanak

  • Songs of the Free and Hymns of Christian Freedom (1836)
  • Right and Wrong in Boston (1836)
  • Right and Wrong in Massachusetts (1839)
  • "Pinda: A True Tale" (1840)
  • "How Can I Help Abolish Slavery? or, Counsels to the Newly Converted" (1855)
  • Memorials of Harriet Martineau (1877)

Erreferentziak

  1. Sorin, Gerald. (2000-02). Chapman, Maria Weston (1806-1885), abolitionist and reformer. Oxford University Press (Noiz kontsultatua: 2020-07-12).
  2. (Ingelesez) «Maria Weston Chapman | American abolitionist» Encyclopedia Britannica (Noiz kontsultatua: 2020-07-12).
  3. Hernández, Publicado por Hortensia. Maria Weston Chapman antiesclavista. (Noiz kontsultatua: 2020-07-12).
  4. «A letter by abolitionist Maria Weston Chapman on stationery with a printed image of an enslaved mother separated from her children, 1839.» Digital Public Library of America (Noiz kontsultatua: 2020-07-12).
  5. a b Fought, Leigh. (2006-04-06). Weston Sisters. Oxford University Press (Noiz kontsultatua: 2022-07-25).
  6. (Ingelesez) «The Weston Sisters | Lee V. Chambers» University of North Carolina Press (Noiz kontsultatua: 2022-07-25).
  7. a b Quarles, Benjamin. (1945-06). «Sources of Abolitionist Income» The Mississippi Valley Historical Review 32 (1): 63.  doi:10.2307/1892887. ISSN 0161-391X. (Noiz kontsultatua: 2022-07-25).
  8. The Abolitionist sisterhood : women's political culture in Antebellum America. 1994 ISBN 978-1-5017-1142-8. PMC 1037272880. (Noiz kontsultatua: 2022-07-25).

Kanpo estekak

Read other articles:

Yokutsan dialect cluster of California, US This article is about the Yokutsan language cluster. For the community in Fresno County, California, see Yokuts Valley. Valley YokutsRegionSan Joaquin Valley, CaliforniaEthnicityYokutsNative speakersunknown (2007)[1]20–25 fluent and semi-speakers[1]Language familyYok-Utian ? YokutsNimValley YokutsDialects Chukchansi Language codesISO 639-3(included in Yokuts [yok])Glottologvall1251Historical distribution with dialects Vall...

 

Ya'akov AsherLahir2 Juli 1965 (umur 58)Tempat lahirRamat Gan, IsraelKnesset19Faksi yang diwakili di Knesset2013–Persatuan Taurat Yudaisme Ya'akov Asher (Ibrani: יעקב אשר, kelahiran 2 Juli 1965) adalah seorang rabbi dan politisi Israel. Sebagai seorang anggota Degel HaTorah, ia saat ini menjabat sebagai anggota Knesset pada aliansi Persatuan Taurat Yudaisme.[1] Ia sebelumnya adalah wali kota Bnei Brak ke-tiga belas, yang telah dipegang pada tahun 2008.[2] ...

 

HideawaysSutradara Agnès Merlet Produser Marc Missionier Olivier Delbosc Jean-Luc Ormieres Ditulis olehNick MurphyPemeranRachel Hurd-WoodHarry TreadawayJames WilsonThomas SangsterSusan LynchNaratorRachel Hurd-WoodSinematograferTim Fleming production designer = Didier NAERTPerusahaanproduksiArdmore StudiosDistributorWild BunchTanggal rilis 21 April 2011 (2011-04-21) (Tribeca) Negara Republik Irlandia Prancis Swedia Bahasa Inggris Anggaran€6.6 million[1] Hideaways adalah fil...

Romanian footballer Lucian Burdujan Personal informationDate of birth (1984-02-18) 18 February 1984 (age 39)Place of birth Piatra Neamț, RomaniaHeight 1.81 m (5 ft 11+1⁄2 in)Position(s) Winger / StrikerYouth career Ceahlăul Piatra NeamțSenior career*Years Team Apps (Gls)2002–2004 Ceahlăul Piatra Neamț 43 (8)2004–2008 Rapid București 69 (18)2008–2011 FC Vaslui 54 (10)2011 FCSB 5 (1)2011–2013 Chornomorets Odesa 43 (9)2013–2014 Tavriya Simferopol 7 (1)20...

 

Pour les articles homonymes, voir Brabant. Province du Brabant wallon (nl) Waals-Brabant(de) Wallonisch-Brabant Héraldique Drapeau Localisation de la province en Belgique Administration Pays Belgique Région  Région wallonne Communauté  Communauté française Chef-lieu Wavre Arrondissements Nivelles Gouverneur Gilles Mahieu ISO 3166-2 BE-WBR Code INS 20002 Démographie Population 401 106 hab. (01/01/2018) Densité 368 hab./km2 Géographie Coordonnées 50° 39...

 

Para la carrera de motociclismo del mismo nombre, véase Gran Premio de Estados Unidos de Motociclismo. Gran Premio de los Estados Unidos Datos generalesSede Circuito de las Américas, Austin, Texas Estados UnidosN.º de ediciones 44Primera edición 1959Última edición 2023Organizador Federación Internacional del AutomóvilMayor vencedor(pilotos) Lewis Hamilton (6)Mayor vencedor(constructores) Ferrari (10)CircuitoTipo y longitud Instalaciones permanentes5,516Distancia total 56 vueltas ...

Este artículo o sección tiene referencias, pero necesita más para complementar su verificabilidad.Este aviso fue puesto el 29 de junio de 2020. Colegio Nacional Rafael Hernández Fachada del Colegio en el año 2015LocalizaciónPaís  ArgentinaLocalidad La Plata, provincia de Buenos Aires, ArgentinaDirección 1 y 49Coordenadas 34°54′30″S 57°56′38″O / -34.90833333, -57.94388889InformaciónAcrónimo CNLPAlias El Nacio / CNLPFundación 8 de abril de 1884Apertura ...

 

Radio host Ed WalkerEd Walker in 2003Born(1932-04-23)April 23, 1932Forrest, IllinoisDiedOctober 26, 2015(2015-10-26) (aged 83)Rockville, MarylandEducationAmerican UniversityOccupationRadio broadcasterSpouseNancy (1957–2015, his death) Ed Walker (April 23, 1932 – October 26, 2015) was an American radio personality. He hosted a weekly four-hour Sunday night program, The Big Broadcast, on WAMU-FM, featuring vintage radio programs from the 1930s to 1950s, such as Gunsmoke, The Jack Benny...

 

Thomas A. Constantine6th Administrator of the Drug Enforcement AdministrationIn officeApril 1994 – July 2, 1999PresidentBill ClintonPreceded byStephen H. Greene (Acting)Succeeded byDonnie R. Marshall10th Superintendent of the New York State PoliceIn officeJanuary 2, 1987 (1987-01-02) – March 21, 1994 (1994-03-21)GovernorMario CuomoPreceded byDonald Osborn Chesworth Jr.Succeeded byJames W. McMahon Personal detailsBorn(1938-12-23)December 23, ...

Australian actor, writer, director, and producer Not to be confused with Alex Loughton. Alex O'LoughlinO'Loughlin at the 2011 GQ Men Of The Year AwardsBorn (1976-08-24) 24 August 1976 (age 47)Canberra, Australian Capital Territory, AustraliaOccupationsActorwriterdirectorproducerYears active2001–presentSpouse Malia Jones ​(m. 2014)​Children2 Alex O'Loughlin /oʊˈlɒklɪn/ (born 24 August 1976) is an Australian actor, writer, director, and producer,[...

 

12-та піхотна дивізія (Третій Рейх)12. Infanterie-Division Емблема 12-ї піхотної дивізії ВермахтуНа службі 1 жовтня 1934 — липень 1944Країна  Третій РейхНалежність  ВермахтВид  Сухопутні військаТип піхотаЧисельність піхотна дивізіяУ складі 3-тя армія 2-й армійський корпус 5-...

 

Australia padaOlimpiadeKode IOCAUSKONKomite Olimpiade AustraliaSitus webwww.olympics.com.auMedaliPeringkat ke-14 170 177 215 Total 562 Penampilan Musim Panas18961900190419081912192019241928193219361948195219561960196419681972197619801984198819921996200020042008201220162020Penampilan Musim Dingin193619481952195619601964196819721976198019841988199219941998200220062010201420182022Penampilan terkait lainnyaPermainan Interkala 1906 Australasia (1908–1912) Australia mengirim para atlet pada ...

Fictional character in EastEnders: E20 Soap opera character Stevie DickinsonEastEnders: E20 characterPortrayed byAmanda Fairbank-HynesAppears inSeries 2ClassificationRegularCreated byEastEnders: E20 writers teamIn-universe informationOccupationStudentBrothersRupert Dickinson Stevie Dickinson is a fictional character from EastEnders: E20, an Internet spin-off of the BBC soap opera EastEnders, played by Amanda Fairbank-Hynes. Stevie is a main character in series 2, where she is j...

 

Foto langit disaat terjadi hujan meteor. Meteor, atau yang lazim juga disebut bintang jatuh, adalah penampakan meteoroid, asteroid, atau komet yang terbakar ketika memasuki atmosfer Bumi. Penampakan tersebut disebabkan oleh panas yang dihasilkan oleh tekanan rpm (bukan oleh gesekan, sebagaimana anggapan umum sebelum ini) pada saat meteoroid memasuki atmosfer. Meteor yang sangat terang, umumnya lebih terang daripada penampakan Planet Mars dari permukaan Bumi, dapat disebut sebagai bolide. Jika...

 

Defunct airline of France (1987—2003) This article needs additional citations for verification. Please help improve this article by adding citations to reliable sources. Unsourced material may be challenged and removed.Find sources: Air Liberté – news · newspapers · books · scholar · JSTOR (October 2009) (Learn how and when to remove this template message) Air Liberté IATA ICAO Callsign IJ LIB LIBERTE FoundedJuly 1987 (1987-07)Commenced o...

1890 war between France and Dahomey First Franco-Dahomean WarDahomey Amazons, c. 1890Date21 February – 4 October 1890LocationOuémé Department of modern BeninResult French victory Dahomey recognises Porto-Novo as a French protectorate and gives up customs rights to Cotonou in exchange for a yearly paymentBelligerents  Dahomey  France Porto-NovoCommanders and leaders Béhanzin Alfred-Amédée Dodds Sébastien TerrillonStrength Over 8,000 Fon troops 709–759 French troops500 Porto...

 

Zhěn Xiù map The Chariot mansion (simplified Chinese: 轸宿; traditional Chinese: 軫宿; pinyin: Zhěn Xiù) is one of the Twenty-Eight Mansions of the Chinese constellations.[1] It is one of the southern mansions of the Vermilion Bird.[2] Asterisms Main article: Asterism (astronomy) English name Chinese name European constellation Number of stars Chariot 軫 Corvus 4 Changsha 長沙 Corvus 1 Left Linchpin 左轄 Corvus 1 Right Linchpin 右轄 Corvus 1 Green Hi...

 

American bassist (born 1986) This article has multiple issues. Please help improve it or discuss these issues on the talk page. (Learn how and when to remove these template messages) The topic of this article may not meet Wikipedia's notability guideline for music. Please help to demonstrate the notability of the topic by citing reliable secondary sources that are independent of the topic and provide significant coverage of it beyond a mere trivial mention. If notability cannot be shown, the ...

Voce principale: Società Sportiva Lazio. SS LazioStagione 1961-1962 Sport calcio Squadra Lazio Allenatore Paolo Todeschini[1], poi Roberto Lovati[2], poi Carlo Facchini[3] Direttore tecnico Alfonso Ricciardi[2] Comm. straordinario Massimo Giovannini Serie B4º Coppa ItaliaOttavi di finale Maggiori presenzeCampionato: Cei (38)Totale: Cei (41) Miglior marcatoreCampionato: Morrone (14)Totale: Morrone (15) StadioFlaminio 1960-1961 1962-1963 Si invita a seguir...

 

Союз союзівТип професійна спілкаЗасновано 1905Країна  Російська імперія Союз союзів — ліберальне об'єднання професійно-політичних союзів, що діяло під час революції 1905, лідером якого був П. М. Мілюков. Історія Рух зі створення професійно-політичних спілок зародився ...

 

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!