Margarita Parmakoa (Oudenaarde, 1522ko uztailaren 5a - Ortona, 1586ko urtarrilaren 18a) Herbehereetako gobernaria izan zen 1559-1567 eta 1578-1582 bitartean. Karlos Habsburgokoa eta Johanna van der Gheynsten ezkontzaz kanpoko alaba eta Alexandro Farneseren ama izan zen. Bere anaiaorde Filipe II.ak Herbehereetako agintari izendatu zuen 1559an. 1567–1573 bitartean, Fernando Álvarez de Toledo Albako dukeak hartu zuen bere lekua.
Erreferentziak