Margarita I.a Danimarkakoa (Søborg Gaztelua, 1353ko martxoaren 15a - Itsasontzi batean Flensburgeko kaian, 1412ko urriaren 28a) Danimarkako, Norvegiako eta Suediako erregina izan zen. "Iparraldeko Semiramis" bezala ezagutzen da. Valdemar IV.a Danimarkakoaren alaba izan zen. Haakon VI.a Norvegiakoarekin ezkondu zen eta seme bat izan zuten, Olaf II.a Danimarkakoa, bera baino lehenago hil zena. Kalmarko Batasuna sortu zuen eta Danimarkako, Norvegiako eta Suediako erresumak bildu zituen Hansako boterearen aurka lehiatzeko. Erik Pomeraniakoa izan zen bere oinordekoa.
Zuhaitz genealogikoa |
---|
|
Kanpo estekak