Margarita Aliger

Margarita Aliger

Bizitza
JaiotzaOdesa1915eko irailaren 24a (juliotar egutegia)
Herrialdea Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
Lehen hizkuntzaerrusiera
HeriotzaDSK «Michurinets» (en) Itzuli1992ko abuztuaren 1a (76 urte)
Hobiratze lekuaPeredelkino hilerria
Familia
Ezkontidea(k)Konstantin Makarov-Rakitin (en) Itzuli  (1937 -  1941)
Igor Chernoutsan (en) Itzuli  (1983 -
Seme-alabak
Familia
Hezkuntza
HeziketaMaxim Gorky Literatura Institutua
(1934 - 1937)
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakpoeta, hizkuntzalaria, itzultzailea, kazetaria, idazlea eta liburuzaina
Jasotako sariak
KidetzaSobietar Idazleen Batasuna
RSFSR Union of Writers (en) Itzuli
MugimenduaErrealismo sozialista
Genero artistikoaolerkigintza
narraziozko poesia
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakEkialdeko Frontea Bigarren Mundu Gerran
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista

Find a Grave: 44108694 Edit the value on Wikidata

Margarita Iosifovna Aliger[1] (errusieraz: Маргарита Иосифовна Алигер;1915eko uztailaren 111992ko abuztuaren 1a) poeta, liburuzain, kazetari eta itzultzaile sobietarra izan zen. Bere benetako abizena Zeliger (errusieraz: Зейлигер) zen.

Biografia

Familia judu batean jaio zen. Maksim Gorki Literatura Institutuan 1934an onartua izan zen eta ikasten zuen bitartean fabrika kimiko batean lan egin zuen. 1938an, Sobietar Idazleen Batasunaren partaide egin zen eta Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistarekin bat egin zuen 1942an. Bigarren Mundu Gerran Ekialdeko frontean gerra korrespontsala izan zen Leningradeko Gunean. Stalin saria lortu zuen 1943an.

Nicanor Parrak gaztelaniaz hitz egiten dutenen artean ezagutarazi zuen bere poema batzuk itzuliz, 1965ean argitaratutako Errusiako sobietar poesia antologia batean.

Bizitza pribatua

Gaztetako lehen amodioa Jaroslav Smeliakov poeta izan zen. Gainera, bere biografoek Aleksei Ivanovitx Fatianov, Nikolai Semionovitx Tikhonov eta Arseni Tarkovskirekin ere lotzen dute.

1937an ezkondu zen lehen aldiz Konstantin Makarov-Rakitin konpositorearekin (1912-1941). Harekin, frontean hil aurretik, seme bat izan zuen, Dimitri (oso txikitan hil zen) eta alaba bat, Tatiana (1940-1974), leuzemiaz hil zena.

Alaba gazteena, Maria Aliger-Enzensberger, 1943ko ekainaren 28an jaio zen Aleksandr Fadeiev idazlearekin zuen harremanetik. Maria gero Hans Magnus Enzensberger poeta alemanarekin ezkondu zen, eta Londresen bizi izan zen itzultzaile gisa lan eginez.

Bere azken senarra Igor Tchernooutsan (1918-1990) literatoa eta alderdi komunistako kidea izan zen. Bere seme eta senar guztiak bizirik atera zituen eta zanga sakon batean erorita hil zen.[2]

Obra

  • Год рождения, 1938
  • Зоя, 1942
  • Сказки о правде, 1945
  • Ленинские горы, 1953
  • Из записной книжки, 1957
  • Несколько шагов, 1962
  • Стихотворения и поэмы. В 2-х тт., 1970
  • Зоя. Поэмы и стихи, 1971
  • Стихи и проза. В 2-х тт., 1975
  • Тропинки во ржи. Статьи, 1980
  • Четверть века, 1981
  • Собр. соч. В 3-х тт., 1984

Erreferentziak

Kanpo estekak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!