Mar adentro (euskaraz Itsasoan barna) 2004ko Alejandro Amenábar txiletar-espainiar zinema zuzendariaren drama film bat da. Film honek Ramón Sampedro (Javier Bardem) galiziar itsasontzi-mekanikariaren bizitza kontatzen du, istripu larri baten ondorioz erabat elbarritua gelditu eta 28 urtez eutanasia eta norberak bere bizitzarekin zer egin erabakitzeko eskubidearen alde borrokatu zelarik.
Film honek 2004ko Ingelesa ez den hizkuntza batean egindako film onenaren Oscar Saria irabazi zuen.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Galizian Ramón Sampedro (Javier Bardem) izeneko gizona azken hogeita hamar urtetan bere etxeko ohean mugiezinik eta bere familiak zaindua bizi da. Munduarekin duen harreman bakarra bere gelako leihoa da, handik hainbestetan bidaiatu izan zuen itsasoa eta bere gaztaroan jasan zuen istripuaren kokalekua ikus dezakeelarik. Baina ordutik, bere azken borondatea bere bizitza duintasunez hiltzea amaitzea da. Baina bere mundu txiki hau bi emakumek aldatuko dute: Ramónen borroka bultzatu nahi duen Julia (Belén Rueda) abokatua (CADASIL gaixotasuna duena) eta Rosa (Lola Dueñas), bizitzea pena merezi duela konbentzitu nahi duen herriko emakumea. Ramónen izaera distiratsuak bi emakumeak xarmandu ditu, biek ere heuren bizitzen oinarriei buruz zalantza izateraino. Ramónek badaki bera benetan maite duen pertsona izango dela bere azken bidaia ekiten lagunduko diona.
Aktoreak
Ikus gainera
Kanpo estekak