Bizitzaren zentzua

Paul Gauguinen margoa: "D'où venons nous, que sommes nous, où allons nous?". 1897.

Bizitzaren zentzua existentziak edo bizitzak duen esanahiaren eta helburuaren inguruko galdera filosofiko bat da. Hari lotutako galderak honakoak izaten dira:

  • Zein da bizitzaren zentzua?
  • Zergatik gaude hemen?
  • Zein da existentziaren xedea?
  • Zer da bizitza?

Galdera horietarako hamaika erantzun proposatu izan dira historian zehar, oinarri kultural eta ideologiko askotatik. Bizitzaren zentzuaren bilaketak gogoeta filosofiko, zientifiko, teologiko eta metafisiko asko sortu ditu. Herri eta kultura bakoitzak erantzun desberdina eman diote galderari.

Bizitzaren zentzuari buruzko espekulazioak existentziaren, gizarte harremanen, kontzientziaren eta zoriontasunaren behaketa filosofiko eta erlijiosoetatik eta galdera zientifikoetatik abiatuta sortu izan dira. Beste kontzeptu batzuk ere sartuta daude gogoetan, esaterako esanahia, ontologia, balioa, xedea, etika, ongia eta gaizkia, erabakimen askea, jainkoaren edo jainkoen existentzia, arima eta beste mundua. Ikuspuntu zientifikotik, batez ere unibertsoari buruzko egitate eta gertaera enpririkoak aztertzen dira, bizitzaren "nolakotasuna" azaltzen saiatzen diren testuingurua eta parametroak aztertuta. Zientziatik baita ere, ongizatearen bilaketa eta moraltasunaren kontzeptua azaltzeko gomendioak eta ikerketak egiten dira. Ikuspuntu humanistikotik, galdera "Zein da nire bizitzaren zentzua?" izan ohi da egindako galdera.

Mendebaldeko perspektiba filosofikoak

Platon eta Aristoteles izan ziren Antzinako Greziako filosofo nagusietakoak galdera hauei erantzun nahian. Atzetik, zinismoa, zirenaikoak, epikureismoa eta estoizismoa etorri ziren.

Argien Garaian, Immanuel Kant, Jean-Jacques Rousseau, Adam Smith eta John Locke nabarmendu ziren. XIX. mendean, bestela, utilitarismoan Jeremy Bentham eta nihilismoan Friedrich Nietzsche, Martin Heidegger eta, aurrerantzean, Albert Camus aipatzekoak dira.

XX. mendean, pragmatismo, teismo, absurdismo, humanismo sekular, positibismo logiko, postmodernismo, panteismo eta gorputzaren filosofia irakurtzekoak dira.

Kanpo estekak


Filosofia Artikulu hau filosofiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!