María Teresa Cervantes Gutiérrez (Cartagena, Murtzia, 1931ko azaroaren 8a - ibidem, 2024ko urriaren 11) olerkari eta saiakeragile espainiarra izan zen.[1]
1969an Literatura Frantsesean diplomatu zen Sorbonako Unibertsitatean (Paris). 1971tik 1995era Alemanian, Bonnen, Espainiako emigranteen seme-alabei hizkuntza eta kultura eskolak eman zizkien. 2003an, Alemania eta Frantzia artean urte asko eman ondoren, Espainiara itzuli zen behin betiko, Cartagenara. Literatura sari asko jaso zituen.[2]
Idazlearen biografia eta obra La eternidad de las palabras dokumentalean jaso zen 2022an. Filma Integra Fundazioa bultzatu zuen, zuzendaria Primitivo Pérez izanik.[3]