María Consuelo Porras

María Consuelo Porras

(2018)
Guatemalako Fiskal Nagusia

2018ko maiatzaren 17a -
Thelma Aldana
Constitutional Court magistrate of Guatemala (en) Itzuli

2016ko apirilaren 14a - 2018ko maiatzaren 17a
Bizitza
JaiotzaSan Juan Comalapa1953ko abuztuaren 23a (71 urte)
Herrialdea Guatemala
Hezkuntza
HeziketaGuatemalako San Carlos Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakabokatua
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa

María Consuelo Porras Argueta (San Juan Comalapa, 1953ko abuztuaren 23a) Guatemalako abokatua da, egungo Guatemalako fiskal nagusia eta Ministerio Publikoko (MP) burua. 2018ko maiatzean izendatu zuen Jimmy Morales presidenteak eta ondoren, Alejandro Giammatei-k bere kargua berrestu zuen.[1] [2] [3]

Biografia

Consuelo Porras Zientzia Juridikoetan eta Gizarte Zientzietan lizentziatua da, Kudeaketa Jurisdikzionalean masterra du ere, biak Guatemalako San Carlos Unibertsitatearen eskutik.[4] Zuzenbideko doktoretza Mariano Gálvez Unibertsitatean lortu zuen.

2018ko maiatzean izendatu zuen Jimmy Morales presidenteak, Thelma Aldana ordeztuz. 2016-2020 aldirako Guatemalako Auzitegi Konstituzionaleko magistratu diputatu hautatu zuen Justizia Auzitegi Gorenak.[4] [1] [2] [3]

2021eko uztailaren 23an, Juan Francisco Sandoval kargugabetu zuen, FECI ataleko fiskaltzaren (Inpunitatearen Aurkako Fiskaltza Berezia) arduraduna zena. Erabakiaren arrazoi ofiziala aginduak betetzen ez zituela eta beste herrialde batzuetatik zuen aitorpenaz baliatuz, ia botere paralelo bat osatzen ari zelako Ministerio Publikoan. Sandovalen aldekoek azaldu zutenez fiskaltzan egiten ziren ikerketak oztopatzeko kendu zuten kargutik.

2021eko irailaren 20an, AEBetako Estatu Idazkaritzak, Antony Blinkenek, bere Twitter kontuan argitaratu zuenez Consuelo Porras, Guatemalako Fiskal Nagusia, eta Ángel Pineda, Ministerio Publikoko Idazkari Nagusiak, korrupto eta ez demokratikoak diren pertsoen txostenean sailkatu zituzten, 353. atalean.

[5] [6]

Erreferentziak

Kanpo estekak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!