Manuel Ziarsolo Gironella, Abeletxe (Bilbo, Bizkaia, 1902ko urtarrilaren 1a - ib., 1987ko irailaren 18a) euskal idazlea izan zen.
Bizitza
Kirikiñoren babespean hasi zen euskaraz idazten, Euzkadi egunkarian. Eguna egunkariko zuzendaria izan zen gerra garaian. Bestalde, Ekin, Euzko, Gudari, Erri, Jagi-Jagi, Bizkaitarra, Anaitasuna eta Euzko-Gogoa agerkarietan eman zituen argitara lan aipagarrienak, eta Zeruko Argia aldizkariko Gazi-gezak umorezko atalaren egilea izan zen; 1976an, ipuin haiek bildu eta argitara eman zituen. 1956an, Eguberri-aizeak antzerki-lanari esker (Pedro Ignazio Barrutiaren Acto para la noche buena obraren egokitzapena) jaso zuen antzerki-saria. Ziarsolorenak dira, halaber, Bertsolari sariketa eta Gogozar Berbizkunde goizean antzezlanak. Antzezlan ugari utzi zuen argitaratu gabe. Euskaltzain urgazlea izan zen.
Lanak
Narrazioa
Antzezlanak
Ekitaldi batekoak gehienak:
- Eguberri-aizeak, 1956, Egan
- Bertsolari sariketa, 1959
- Gogozar Berbizkunde goizian, 1959
- Afal orduan
- Agur Donibane
- Artzaiñaren ametsa
- Atsoa gaztetu bear dogu
- Bermioko portuan
- Eztegu ta erdi
- Gabon gabonetan
- Gogozar Berbizkunde goizean
- Goiz otoia
- Jai arratsalde baten
- Jai-aurrekoa
- Katalin Errotako
- Parisen gogo txarrez
- Saku jantzia
- Sorgiñak Etxaburun
Erreferentziak
Kanpo estekak