Manuel Portela Valladares (Pontevedra, 1867ko urtarrilaren 31 – Bandol, Frantzia, 1952ko apirilaren 29a ) galiziar kazetari eta politikaria izan zen.
1905 sartu zen politikan, diputatu bilakatzean. 1909an Ekintza Galiziarra sortu zuen, beste intelektual batzuekin batera. 1912an Bartzelonako gobernadore zibil hautatu zuten eta bi urte beranduago auzitegi goreneko fiskal. El Pueblo Gallego aldizkaria sortu zuen 1924an, aldaketa sakonak erreklamatzen zituena. 1935-1936 bitartean hainbat kargu bete zituen, Gobernuko presidentzia, besteak beste.
Gerra Zibila hastean errepublikaren legezkotasuna defendatu zuen. Nizara egin zuen ihes, baina Espainiara itzuli zen geroago. Gerra bukatu zelarik, Frantziara egin zuen ihes, berriz ere, baina Gestapok atxilotu zuen. Gobernu espainiarrak estradizioa eskatu arren, alemaniarrek ez zuten Espainiara bidali.
1952an Bandolen, Marseillatik hurbil, hil zen.