Ezkabartek klima atlantiarra dauka, urteko batez besteko balioek erakusten duten moduan. Urteroko prezipitazioak 1.000mm eta 1.400mm bitartekoak dira, eta tenperaturak 10 eta 13 gradu artekoak. Egun euritsuak 120 inguru izaten dira. Euria urte osoan zehar egiten badu ere, uda garaian hilabete bateko lehortea izan ohi da.
Prezipitazio ugariek eraginda, landaredia eta basoak ugariak dira. Basa pinuak, pagoak eta beste hainbat zuhaitz espezie daude ibarreko basoetan.
1594. urtean eztabaida biziak izan ziren Eusako apaizaren eta Makirriainekoen eta Ezkabarteko gainerako herrien artean, bikarioak uste baitzuen Eusako gurutzea lehen postuan zegoela eskualdeko ermitetara egiten ziren prozesioetan. Auzia epaitegietara eramanda, epaiak arrazoia eman zion eusatarrari, Eusaren gurutzea besteen aurretik jarririk.[6]
XX. mendearen hasieran, Juan Manuel Espoz Bergara jaunak irakaskuntza hobetzeko sortutako fundazio bat zegoen, Ongintzako Batzorde Probintzialaren babespean. Haurrentzat bereizitako eskolak mantentzen zituen herrian.[7]
Demografia
2020 urteko erroldaren arabera 81 biztanle zituen Makirriainek.[8]
2000
2001
2002
2003
2004
2005
2006
2007
2008
2009
2010
2011
2012
2013
2014
2015
2016
2017
2018
2019
2020
2021
2022
50
54
53
58
64
66
72
75
74
72
69
68
75
79
70
70
75
81
76
81
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.
Ibar honetan hitz egiten den euskarak bere berezitasunak ditu. Horregatik sailkatzen da Olaibarreraz. Euskara batuaren itzalean alfabetatutako hainbat euskaldun baden arren, Goñerriko mintzaira zaharrak hiztun gaberik dakite.
↑Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
↑Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.