Magdalena Kolonbiako 32 departamenduetako bat da, herrialdearen iparraldean dagoena, Karibeko eskualdean. Iparraldean Karibe itsasoarekin du muga, ekialdean La Guajira eta Cesar departamenduekin, hegoaldean Bolívarrekin eta mendebaldean Bolívar eta Atlantikorekin[1]. 23.188 kilometro koadroko eremua du[2], eta 2016an 1.272.278 biztanle zituen[3]. Hiriburua Santa Marta da (447.857 biztanle 2016an[4]). Guztira 30 udalerri ditu.