Magallanes y la Antártica Chilena edo Magallanes eta Txileko Antartika (gaztelaniaz: XII Región de Magallanes y de la Antártica Chilena) Txileko hamabost eskualdeetako bat da. Hegoaldeko muturrean kokatzen da eta herrialdeko eskualderik handiena da. 132.033 km²ko eremua du eta 2014an 163.748 biztanle zituen[1]. Hiriburua Punta Arenas da.
Geografia
Antartika aldeaz gainera beste bi gune bereizten dira:
Ekialdean Patagoniako mendikatea dago (Andeak), glaziarren eraginez oso higatua eta 1.000 metrotik gora izotzak estalia. Argentinako mugan 3.000 m baino gehiagoko gailurrak daude (Fitz Roy, 3.340 m eta Murallon, 3.600 m).
Mendebaldean, Ozeano Barearen aurrean, itsasoak hartutako gunea da zabalena, itsasarteek eta estuguneek banatutako uharte ugarik osatua. Aipagarriak dira Hornos lurmuturra, Mesier, Concepcion, Ancho, Beagle eta Magallaes itsasarteak eta Wellington, Hannover, Clarence, Hoste, Navarino eta Suaren Lurraldea uharteak.
Klima hotz hezea da beti (urtearen batez bestekoa 6 °C da eta 2.000-3.000 mm ur hegoaldean).
Banaketa administratiboa
Magallanes y la Antártica Chilena eskualdea lau probintziatan banaturik dago:
Historian zehar urre meategiek garrantzi handia izan dute, baina gaur egun ekonomia jarduera nagusiak abeltzaintza (ardia) eta basogintza dira, petrolio hobiekin batera.