Luis Alberto Salazar-Simpson Bos (Madril, 1940ko irailaren 10a) espainiar enpresaburu eta abokatua da.
Zuzenbidean lizentziatu zen Madrilgo Unibertsitate Autonomoan, eta, ondoren, Cambridgeko Unibertsitatean egin zituen ikasketak.[1]
Adolfo Suarezen lagun mina, trantsizioaren prozesuan kargu garrantzitsuak izan zituen. Bizkaiko gobernadore zibila izan zen,[2] eta geroago Segurtasuneko zuzendari nagusia.[3][1] Estatuko Segurtasunaren Zuzendaritza Nagusiaren burua izan zen terrorismoaren "berunezko urteak" deiturikoetan.
Ondoren, politikatik aldendu zen eta negozioen munduan murgildu zen. 1977an, Espainiako Enpresaburuen Konfederazio Orokor berrian parte hartu zuen.[4] Ordutik, kargu ugari izan ditu Espainiako enpresaburuen ordezkari gisa. Gaur egun France Telecom Españako presidentea da,[5] baita Banco Santanderko kontseilaria ere.[6]