Lucien Bouchard (Saint-Cœur-de-Marie, 1938ko abenduaren 22a) quebectar abokatu, diplomazialari eta politikari bat da. 1996-2001 bitartean Quebeceko 27. lehen ministroa izan zen.
Quebecen Bloke Quebectarra 1993ko Kanadako hauteskundeetako garailea izan zen eta Lucien Bouchard Ottawan oposizioko alderdien lehen agintaria zen.
1995eko urriaren 30ean banaketari buruzko bigarren plebiszitua egin zuten Quebecen eta independentziaren aldeko koalizioa sortu zen Mario Dumont, Jacques Parizeau eta Lucien Bouchard buruzagi nazionalistekin.
Alderdi Quebectarraren buru bihurtua, 1996ko otsailaren 19 hauteskunde partzialean aukeratu zuten diputatu. 1998ko hauteskundeak ere irabazi zituen eta 2001eko martxoaren 8an dimititu zuen.
Ikus gainera
Kanpo estekak