Luis Fernández Estébañez, ezagunagoa Lucho Fernández edo Perla izenarekin. (Madril, Espainia, 1984ko abenduaren 31n). Luis Espainiako aktorea eta MC, ezaguna da Culebraren pertsonaia interpretatzeagatik Los protegidos (Antena 3) telesailean eta Darmoren kontzertuetan babesa ematen duen MCa da. Momentu honetan Salva-ren pertsonaia interpretatzen du, Mar de Plástico (Antena 3) telesailean.
Biografia
Madrilen jaio zen. Luis, “Perla” 2007 urtean hasi zen bere laguna Darmorekin, bokalista moduan, bigarren ahotsak eta koruak egiten.
Darmoren “Mantenlo ilegal” bideoklipak interpretazioaren bidea zabaldu zion. Ondoren Antena 3-ko Los protegidos telesaileko zuzendariak casting batean parte hartzeko aukera eman zioten.
Horrela “Culebra”ren pertsonaia sortu zen, umezurztegietan eta harrera-zentruetan ibilitako mutil gogorra zen, ikusezintasunaren boterea zuen.
2011n Antena 3 2012ko martxoaren 8an igorri zuen telesailaren hirugarren denboraldia grabatu zuen.
Luisen ospea “Culebra” ren eginkizuna egiteagatik, eta lehenengo eskaintzak jaso zituen zinemarako, hala nola, bere lehen pelikula “Tres metros sobre el cielo” izan zen. Mario Casas eta Maria Valverderekin lan egin zuen eta 2010eko pelikula ikusiena izan zen.
Bere bigarren film luzea, XP3D, Sergi Vizcaínogatik zuzendutako eta Rodar y Rodarrek produzitutako filma. 2011ko amaieran estreinatu zen. Pelikula horretan, Luisek Amaia Salamanca, Maxi Iglesias eta Úrsula Corberórekin protagonismoa partekatzen du. 2012ko ekainaren 22an, Luchok Tres metros sobre el cielo filmaren bigarren zatia egingo du, Tengo ganas de ti non 3MSC historia jarraituko du bi urte beranduago. 2011tik 2012ra arte Fenómenos telesaila grabatu zuen. Telesail hori Antena 3k Azaroan estreinatu zuen.
2013an, Luis bi pelikularen protagonista izan zen: Afterparty Miguel Larrayaren filma eta Barcelona, noches de verano Dani de la Ordenen filma.
Filmografia
TELEBISTA
Urtea
|
Izenburua
|
Papera
|
Notak
|
2010
|
Física o química
|
Bera
|
1.pasartea
("Segunda oportunidad")
|
2011
|
La Gira
|
Bera
|
1.pasartea
|
2012
|
La huida
|
Luis
|
Lehenengo papera
|
2010-2012
|
Los protegidos
|
Ángel Izquierdo "Culebra"/Policarpio "Poli" Castillo
|
Lehenengo papera
|
2012-2013
|
Fenómenos
|
Guillermo "Willy" Azcauri
|
Lehenengo papera
|
2015
|
Los nuestros
|
Daniel Solá
|
Bigarren papera
|
2015-2016
|
Mar de plástico
|
Salvador "Salva" Morales
|
Lehenengo papera
|
2016
|
Vergüenza Ajena (Made in Spain)
|
Bera
|
Aurkezlea
|
ZINEMA
Sariak