María Lourdes García Campos (Madril, 1975eko apirilaren 29a) madrildar kirol kazetaria eta telebista aurkezlea da.
Biografia
Txikitatik kirol asko egin ditu: baleta, gimnasia, tenisa, futbola, eskalada eta runninga. New Yorkeko 2015eko maratoiko finisher izan da.[1]
Profesional onak bezala, bere lana bokaziozkoa izan zen oso txikitatik argi baitzuen, eta Madrilgo Complutense Unibertsitatera ikasi zituen Informazioaren Zientziak, kirol-kazetari izateko.[2]
Ibilbidea
Real Madril TVn hasi zuen karrera profesionala, eta 1998ko otsailetik aurrera, Televisión Españolako Informazio Zerbitzuetako Kirol arlora pasatu zen.
TVEn hainbat kirol-ekitaldiren editore, iruzkingile eta aurkezle izan da, Udako Joko Olinpikoak —Sidney 2000, Atenas 2004, Pekin 2008, Londres 2012, Rio 2016 eta Tokio 2020—, Europako eta munduko txapelketak atletismoan, eskubaloian, igeriketan, eskian edo tenisean;[2] aurkezle, editore eta erreportari izan da Txapeldunen Ligan Futboleko mundialetan, Eurokopetan, Lehen Mailako Ligako Txapelketa Nazionalean, Errege Kopetan, Espainiako Futbol Selekzioaren partidetak edo Champions Leagueetan.[3]
Halaber, programak aurkeztu eta editatu ditu platoan, Estudio estadio —2004 eta 2005 bitartean, Iñaki Canoren eta Juan Carlos Riveroren ordez—, El rondo de Estudio estadio —2005 eta 2007 artean, Alfonso Arusek zuzendua eta Quique Guasche aurkezlekide zela, Teledeporte 2 —2007 eta 2008 artean, Ana José Canciok editatua eta Conexión TDP— 20211 eta 2012 artean. 2016. urtean "Corazón solidario" saria jaso zuen.[4]
2019ko otsailaren 4tik 2022ko abuztuaren 4ra, TVEren Telediarioaren 1. edizioan kirol-blokea aurkeztu zuen.
Lourdes García Camposek 2019an hauxe esan zuen:
«Sinesgarritasunak eta informazio garbi eta gogorrak ez digu balio». "Politikan elkartasun, adiskidetasun eta amore ematen jakin behar da".[5]
COVIDak eragindako 2020ko Olinpiar Jokoak
COVID pandemiak eragina jasan zuen Tokioko 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, García Camposen 6. Olinpiar Jokoak, 12 ordutik gora lan egiten zuten. Mugimenduak oso murriztuta zeuden. Hoteletik estadiora eta estadiotik hotelera baino ezin ziren mugitu, erosketak egiteko 15´ baino ez eta lau egunetik lau egunera PCR-a egin beharra. [6]
Bizitza pertsonala
Sariak eta aintzatespenak
- 2016. urtean "Corazón solidario" saria jaso zuen.[4]
Erreferentziak
Kanpo estekak