Erresumaren jatorria ezezaguna da. Eskualdean aurkitu den aztarnategirik antzinakoena Madingo Kayeskoa da, Erresuma sortzean jada kokaleku bat izan zena eta bere ondorengo garapenaren daturik ez dagoelarik.
Lehen europar esploratzaileen kroniketan ez dute Loango aipatzen. Kongoko Erresumako Alfontso I.a erregearen 1535eko tituluen artean ere ez da agertzen (Kakongo eta Ngoyo bere hegoaldeko mugakideak, berriz, bai). Kontserbatzen diren lehengo agiriek, 1580. urte inguruan idatzitakoak, Loango Kongoko iraganean nola parte hartu zuen kontatzen dute, baina halako batean estatu honen aliatu eta lagun soil bihurtu zen. Herbehereetako esploratzaileek 1630ean jasotako idatzi zehatzagoek, Loango, jatorriz, Kakongoren zati bat zela azaltzen dute (garia haietan Kongoren eskualde bat zelarik) eta 1550ean gutxi gora-behera independente bilakatu zela.
Gutxi ezagutzen da Mbanza Loango hiriari buruz, 1880ko hamarkadan Afrikako hiri aurreratuenetako bat zelaz gain. Hiriaren ekonomia, neurri handi batean, esklabotzan oinarrituta zegoen. Hiriaren gainbehera esklabotzaren abolizioarekin eta Ameriketarako esklaboen trafikoaren amaierarekin hasi zen, bertara baitzihoazen saltzen ziren esklabo gehienak.
Ma-Loango edo erregeen zerrenda
XVII. mendea
Moe Poaty- Kamangou erregina-izena zuena- XVII. mendearen hasieran
Ngouli N'kama Loembe
N'gangue M'voumbe Niambi
XVIII. mendea
N'gangue M'voumbe Nombom, 1766an hila
N'gangue M'voumbe Makosso, 1773 eta 1787 arteko erregea
XIX. mendea
N'gangue M'voumbe Makosso Ma Nombo
N'gangue M'voumbe Makosso Ma N'Sangou, 1840 eta 1885 arteko erregea
Moe Pratt
N'gangue M'voumbe Loembe Lou N'kambissi, M'voudoukousala errege-izena zuena (1900).
Martin, Phyllis M. "Family Strategies in Nineteenth-Century Cabinda." The Journal of African History 28.1 (1987): 65-86.
Liévin-Bonaventure Proyart (M. l'abbé), Histoire de Loango, Kakongo, et autres royaumes d'Afrique : rédigée d'après les mémoires des préfets apostoliques de la Mission françoise…', Paris - Lyon, C. P. Berton et N. Crapart - Bruyset-Ponthus, 1776.
Cour Royale, Royaume de Loango, historique, Royaume de Loango, 2008