Liu Xiang

Liu Xiang

member of the National Committee of the Chinese People's Political Consultative Conference (en) Itzuli


Hautetsia: 12th National Committee of the Chinese People's Political Consultative Conference (en) Itzuli, 11th National Committee of the Chinese People's Political Consultative Conference (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaPutuo Barrutia1983ko uztailaren 13a (41 urte)
Herrialdea Txinako Herri Errepublika
Familia
Ezkontidea(k)Ge Tian (en) Itzuli  (2014 -  2015)
Hezkuntza
HeziketaEast China Normal University (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakhesilaria eta atleta
Atletismoa
Kirol diziplinak 110 metroko hesi-lasterketa
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 
Pisua87 kilogramo
Altuera189 zentimetro
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Txinako Alderdi Komunista

IAAF: 14171882 Olympic.org: xiang-liu Edit the value on Wikidata

Liu Xiang (txinera tradizionalez: 劉翔; txinera sinplifikatuz: 刘翔; pinyinez: Liú Xiáng; Shanghai, Txina, 1983ko uztailaren 13a) atleta txinatar ohia da, 110 metro hesietan espezializatu zen eta atletismo txinatarraren figura nagusia izan da urte askotan zehar. Distantzia horretan bere markarik onena 2006an lortutako 12,88 s da, egungo Asiako errekorra da eta munduko errekorra izan zen 2008ko ekainera arte. 2004ko Atenasko Olinpiar Jokoetan olinpiar txapelduna izan zen.

Txinako Ekialdeko Normal Unibertsitateko ikaslea izan zen, 2001ean urrea irabazi zuen Beijingeko Unibertsitateetako atleten txapelketan, eta baita Osakan (Japonia) ospatutako Ekialdeko Asiako Jokoetan.

2002an munduko elitean sartu zen, 18 urte besterik ez zituela Lausannako (Suitza) atletismo txapelketa garrantzitsua irabazi zuen 13.12 denborarekin, Asiako errekor berria eta urteko munduko laugarren markarik onena zen. Urte horretan Asiako txapeldun ere izendatu zen Manilan (Filipinak), eta urrea irabazi zuen Busan (Hego Korea) Asiako Jokoetan.

2003an brontzezko domina irabazi zuen 60 metro hesietan Birminghameko Indoor Munduko Atletismo Txapelketan, eta udan brontzea Parisko Aire libreko Munduko Atletismo Txapelketan, 13,23 segundurekin, Allen Johnson (urrea) eta Terrence Trammell (zilarra) estatubatuarren ondoren.

2004ko urte hasieran zilarra irabazi zuen 60 metro hesietan, Budapesteko (Hungaria) pista estalitako munduko txapelketan. Baina urte hartan bere momentu onena Atenasko Olinpiar Jokoetan iritsi zen, mundu guztia harrituta utzi zuen urrezko domina irabazita eta Colin Jackson britainiarrak 1993az geroztik zuen munduko errekorra berdinduta 12,91 markarekin. Bigarren Terrence Trammell iparramerikarra izan zen (13.18), eta hirugarren Sydney 2000ko txapelduna, Anier Garcia kubatarra (13.20).

Emaitza hauek atletismoaren ikurretako bat izatera eman zuen, Asiako jatorria edukitzeak ere deigarriagoa egin zuen, izan ere, normalean pista probetan ez zegoelako nabarmentzen zen asiarrik, gizonezkoen kategorian behintzat.

2005ean urte ona izan zuen, nahiz eta ezin izan zuen 13 segundutik jaitsi. Urteko bere marka onena Lausanan egin zuen 13,05 marka lortuz, urteko munduko bosgarren marka onena izan zen. Helsinkiko Munduko Txapelketara sasoi betean iritsi zen eta urrea irabazteko zorian egon zen, ehunen bakar batengatik galdu zuen Ladji Doucouré frantziarraren aurka (13.07 eta 13.08). Xiang-ek zilarrezko domina lortu zuen Allen Johnson-en aurretik, brontzea lortuz 13.10rekin.

2006ko uztailaren 11an, 110 metroko munduko errekorra hautsi zuen Lausanako Super Grand Prix-ean 12,88 segunduko marka lortuz.

Pekingo Olinpiar Jokoetan ezin izan zuen parte hartu, kanporaketak hasi baino lehenago, lesio bat izan zuen eta ez parte hartzea erabaki zuen. 2015eko apirilaren 7an, 31 urte zituela, atletismo profesionaletik erretiratu zela iragarri zuen, oinetako lesio berri batengatik.[1]

Emaitzak

Urtea Txapelketa Kokalekua Proba Postua Marka
2001 Asiako Jokoak Osaka, Japonia Japonia 110 m hesi 1 13.42
Joko Unibertsitarioak Pekin, Txinako Herri Errepublika Txina 110 m hesi 1 13.33
2002 IAAF Super Grand Prix Lausana, Suitza Suitza 110 m hesi 2 13.12, Asiako errekorra
Asiako Txapelketa Kolonbo, Sri Lanka Sri Lanka 110 m hesi 1 13.56
Asiako Jokoak Busan, Hego Korea Hego Korea 110 m hesi 1 13.27
2003 Pista Estaliko Munduko Atletismo Txapelketa Birmingham, Erresuma Batua Erresuma Batua 60 m hesi 3 7.52
Munduko AtletismoTxapelketa Paris, Frantzia Frantzia 110 m hesi 3 13.23
2004 Campeonato del Mundo Indoor Budapest, Hungaria Hungaria 60 m hesi 2 7.43
Olinpiar Jokoak Atenas, Grezia Grezia 110 m hesi 1 12.91 Munduko errekorra
2005 Munduko AtletismoTxapelketa Helsinki, Finlandia Finlandia 110 m hesi 2 13.08
2006 IAAF Super Grand Prix Lausana, Suitza Suitza 110 m hesi 1 12.88 Munduko errekorra
IAAF Finalak Stuttgart, Alemania Alemania 110 m hesi 1 12.93
Asiako Jokoak Doha, Qatar Qatar 110 m hesi 1 13.15
2007 IAAF Super Grand Prix Lausana, Suitza Suitza 110 m hesi 1 13.01
Munduko AtletismoTxapelketa Osaka, Japonia Japonia 110 m hesi 1 12.95
2008 Pista Estaliko Munduko Atletismo Txapelketa Valentzia, Espainia Espainia 60 m hesi 1 7.46
Olinpiar Jokoak Pekin, Txinako Herri Errepublika Txina 110 m hesi Ez zuen bukatu (lesioa)
2009 Ekialdeko Asiako Jokoak Hong Kong Hong Kong 110 m hesi 1 13.36
2010 Asiako Jokoak Guangzhou, Txinako Herri Errepublika Txina 110 m hesi 1 13.09
Pista Estaliko Munduko Atletismo Txapelketa Doha, Qatar Qatar 60 m hesi 7 7.65
2011 Munduko AtletismoTxapelketa Daegu, Hego KoreaHego Korea 110 m hesi 2 13.27
Asiako Txapelketa Kobe, JaponiaJaponia 110 m hesi 1 13.22 Txapelketako errekorra
2012 Pista Estaliko Munduko Atletismo Txapelketa Istanbul, TurkiaTurkia 60 m hesi 2 7.49
Diamante Liga Eugene, Ameriketako Estatu Batuak Ameriketako Estatu Batuak 110 m hesi 1 12.87
Olinpiar Jokoak Londres, Erresuma Batua Erresuma Batua 110 m hesi Ez zuen bukatu (lesioa)

Marka pertsonalak

Proba Marka Urtea Oharrak
60 metro hesi 7,43 s 2006
-
110 metro hesi 12,88 s 2006 Munduko errekorra izan zen

Kanpo estekak


Aurrekoa
Colin Jackson
110m Hesiko Munduko Errekordun
2004ko abuztuaren 27tik - 2008ko ekainaren 12ra
Ondorengoa
Dayron Robles


Aurrekoa
Anier Garcia
110 Hesiko Olinpiar Txapeldun
Atenas 2004
Ondorengoa
Dayron Robles

Erreferentziak

  1. «2004 Olympic 110m hurdles champion Liu Xiang retires | NEWS | World Athletics» www.worldathletics.org (Noiz kontsultatua: 2021-03-04).

Kanpo estekak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!