Universidade Nova de Lisboa (UNL edo Lisboako Unibertsitate Berria), sarritan "a Nova" (Berria) izenez ere ezaguna, zuzenbide publikoko erakunde bat da, 1973an sortua, Portugalen unibertsitate-ikasketak hedatzeko eta berritzeko politika baten esparruan. Lisboan du egoitza.
Unibertsitate federala da, ikasketa eta ikerketa unitate federatu hauek biltzen dituena.
Errektoregoa eta UNLko zenbait unitate campus batean biltzen dira eta Lisboa, Almada eta Oeiras udalerrietako beste eraikin batzuetan daude. Monte de Caparicako campusa, Almada udalerrian, non zientzia eta teknologia fakultatea kokatuta dagoen, Europako campus handienetako bat da.