Martzial santuari esker errotu zen kristautasuna, II. mendeaz geroztik, Limogesen. Merovingiarren eta karolingiarren garaian hegoaldeko Akitaniako hiririk garrantzitsuenetakoa izan zen, eta garai hartarako ospe handia zuten Europa guztian bertan egiten ziren esmaltezko lanek. XII. mendetik bizkonderria izan zen Henrike IV.ak Frantziako koroaren menderako eskuratu zuen arte.
Ekonomia
Industriagune garrantzitsua (ehungintza, janari industria, eraikuntza metalikoak, zapatagintza, zurgintza). Saint-Yriex-la-Perche hegoaldeko hirian ekoizten den kaolinaz baliatuz XVIII. mendeaz geroztik lantzen den portzelana oso aintzat hartua da.
Klima
Datu klimatikoak (Limoges-Bellegarde (402 m) 1981–2010 bataz bestekoak, muturrekoak 1973–egun)
Iturria (2): Infoclimat.fr (hezetasuna eta elurra, 1961–1990)[4]
Ondarea
Aipagarri dira Saint-Etienne katedrala (XIII-XIV. mendeak), Saint-Pierre-du-Quéroix eliza (XIII-XIV. mendeak), Saint-Michel-des-Lions eliza (XIV-XV-XVI. mendeak), udal museo bihurtu den apezpikutegia eta XIII. mendeko Saint-Martial eta Saint-Etienne zubiak.