Liga Nazionaleko Erdialdeko Dibisioa (National League Central Division ingelesez) Beisbol Liga Handietako sei dibisioetako bat da. 1994an sortu zen, Liga Nazionaleko Mendebaldeko Dibisioko bi talde (Cincinnati eta Houston) eta Liga Nazionaleko Ekialdeko Dibisioko beste hiru talde (Chicago, Pittsburgh eta St. Louis) elkartuz. 1998an Liga Handietako dibisiorik handiena bihurtu zen seigarren partaide bat gehitu ondoren (Milwaukee).
† - Houston Astros eta St. Louis Cardinals taldeek 2001eko denboraldia lehen postuan berdinduta amaitu zuten errekor berarekin, eta, ondorioz, biei eman zitzaien txapelketa.