Le Gendarme de Saint-Tropez (euskaraz Saint-Tropez Jendarmea) 1964ko Jean Girault frantziar zinema zuzendariaren umorezko filma bat da. Kostalde Urdineko Saint-Tropez hirian filmatua dago, Louis de Funès umorista protagonista nagusia delarik.
Berez, filma honek Jendarmeen Saila osatzen duten sei filmetako bat da, gainontzekoak Le gendarme à New York, Le gendarme se marie, Le gendarme en balade, Le gendarme et les extra-terrestres eta Le gendarme et les gendarmettes direlarik.
Sinopsia
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Cruchot jendarmea eta haren alabak Saint-Tropez hirian bizitza berri bati ekin diote. Han, jendarmeak bere lana oso serio hartzeaz gain bere alabak bertan lagunak nola egiten dituen ikusiko du. Neskak bere adiskide berriei aberats familia bateko senidea dela esaten die, lapur talde batekin sekulako nahas-mahasa batean sartuz...
Aktoreak
Kanpo estekak