Lauren Beukes (Johannesburg, 1976ko ekainaren 5a) hegoafrikar nobelagile, ipuin-idazlea, kazetaria eta telebistako gidoilaria da.
Ibilbidea
Johannesburg-en Roedean Eskolara joan zen, eta Lurmutur Hiriko Unibertsitateko sormen-idazketako titulu bat dauka.[1] Kazetari independente gisa aritu zen hamar urtez, horietarik bi AEBetan, New Yorken eta Chicagon.[2]
2022 artean, bere arrakasta handiena Shining Girls eleberria izan da, denboran bidaiatzen duen serieko hiltzaile bati buruzko nobela. 2022an izen bereko telesaila ekoitzi zen liburuan oinarrituta[3].
Erreferentziak
Kanpo estekak