Laura Cutina (Ploiesti, Errumania, 1968ko irailaren 13a) gimnasta artistiko errumaniarra da, 1984an taldekako lehiaketan txapeldun olinpikoa izan zen.[1]
Kirolari ibilbidea
1983
1983ko Budapesteko Munduko Txapelketan, taldekako zilarra lortu zuen, Sobietar Batasunaren ondoren eta Ekialdeko Alemaniaren aurretik. Taldekideak: Lavinia Agache, Mirela Barbălată, Simona Renciu, Mihaela Stanulet eta Ecaterina Szabo izan ziren.
1984
Los Angelesko Olinpiar Jokoetan taldekako urrea eskuratu zuen, Estatu Batuen eta Txinaren aurretik.
1985
Montrealgo Munduko Txapelketan, 1985ean, zilarra eskuratu zuen taldekako lehiaketan, Sobietar Batasunaren atzetik eta Ekialdeko Alemaniaren aurretik. Taldekideak: Celestina Popa, Eugenia Golea, Daniela Silivas, Ecaterina Szabo eta Camelia Voinea izan ziren
Erreferentziak
Kanpo estekak