Laranja mekanikoa |
---|
|
Idazlea | (1962) |
---|
Argitaratze-data | 1962 |
---|
Generoa | Eleberria |
---|
Jatorrizko izenburua | A clockwork orange |
---|
Hizkuntza | ingelesa |
---|
Argitaletxea | Heinemann (en) |
---|
Herrialdea | Erresuma Batua |
---|
|
Izenburua | Laranja mekanikoa |
---|
Itzultzailea | Ion Olano Carlos |
---|
Argitaratze-data | 2018 |
---|
Orrialdeak | 246 |
---|
ISBN | 978-84-945178-9-1 |
---|
Laranja mekanikoa (ingelesez: A clockwork orange) Anthony Burgess idazle ingelesak 1962an plazaratutako eleberri distopiko ospetsua da, ultrabortizkeriazko gazte-azpikultura duen etorkizun hurbileko gizarte batean kokatua. Alex protagonista nerabeak bere bortizkeriazko leherketak eta bera aldatzen saiatzen diren estatu-agintariekiko esperientziak kontatzen ditu. Liburuaren zati bat "Nadsat" izeneko jargoiaren hitzez idatzita dago: errusieraren eragin handia du, eta ingelesezko "-teen" atzizki pareko "nadsat" atzizki errusiarretik hartzen du izena.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Lehen zatia
Etorkizun hurbileko hiri distopiko batean bizi den 15 urteko talde-burua da Alex. Berak eta bere lagunek (druguak) ultrabortizkeria gustuko dute. Istorioa hasteko, druguak beren taberna gogokoenean eserita daude, Korova Esnetabernan, esne-plus edaten (esnea bezeroak aukeratutako drogarekin nahastuta), ultrabortizkeriazko gau baterako prestatzeko. Liburutegi publikotik etxera doan jakintsu bati eraso egin diote; segidan, denda bat lapurtu, jabea eta emaztea hankaz gora eta konorterik gabe utzita; gero, eskale bat jo eta, ondoren, talde aurkari batekin borrokatu. Auto lapurtu batean, landa-etxe isolatu bati eraso egin diote eta bertan bizi den bikote gaztea gorgorki jo eta emaztea berebat bortxatu. Ukitu metafikzio batean, senarra Laranja mekanikoa izeneko liburu bat idazten ari da, eta Alexek mespretxuz begiratzen dio izkribuari, hautsi aurretik. Korovara itzulita, tirabirak sortzen dira talde barruan.
Biharamunean, Alexek gaixoaren itxura egiten ditu, eskolara ez joateko. Ohean dagoenean, bere Post-Zuzentzaile Aholkulariaren ustekabeko bisita bat jaso du. Ondoren, disko-denda batera joan da eta han bi neskatila ezagutu ditu: etxera eraman eta bertan drogatu eta bortxatu ditu. Siesta baten ondoren, eta talde barruko tirabira gehiago gertatu eta gero, emakume zahar aberats baten etxera joan dira, lapurtzera. Alexek gogor jotzen du emakumea eta konorterik gabe utzi. Sirenak entzun eta gero, ihes egiten saiatu da, baina bere druguek traizionatu eta poliziak atxilotu du. Atxilotuta dagoela, emakumea hil dela jakin du.
Bigarren zatia
Alexi 14 urteko kartzela-zigorra ezarri diote hilketagatik. Espetxean dagoenean, gurasoek jakiarazten diote bere drugu Georgie lapurreta batean hil dutela. Espetxean lana lortzen du espetxeko kapera batean, eta musika jartzen du estereo batean igandeko kristau-zerbitzuei laguntzeko. Alexek Biblia irakurtzen du kapilauak akuilatuta, baina bakarrik sexuari eta borrizkeriari buruzko pasarteak irakurtzen ditu. Tratamendu esperimental bat egiteko aukeratu dute, Ludoviko Teknika izenekoa, bere espetxealdia amaitzearen trukatzearen truke. Teknika hori higuingarri-terapia bat da: Alexi drogak injektatzen dizkiote, film bortitzak ikusten dituenean goragalea eragiten dutenak. Denboraren poderioz, bortizkeriaren pentsamendu hutsagatik gaixotu egiten da. Nahi ez duen ondorio gisa, Beethovenen Bederatzigarren Sinfonia —film baten soinu-banda da— ezin du lehen bezala gozatu.
Teknikaren eraginkortasuna agintariei erakutsi dietenean, emaitzaz oso pozik geratu dira. Horren ondorioz, Alex aske utzi dute.
Hirugarren zatia
Alex gurasoen etxera itzuli eta gurasoek haren logela apopilo bati alokatu diotela ikusi du. Orain, etxerik gabe, kalean dabil, eta liburutegi publiko batean sartu da, bere buruaz beste egiteko mingabe bat ikasteko asmoz. Alexek 1. zatian eraso egin zion jakintsu zaharrak Alex aurkitu eta jo egin du, lagun batzuen laguntzarekin. Bi polizia Alex sabatzera iritsi dira, baina Tentel drugua eta Billyboy etsaia dira. Alex hiritik kanpora eraman, gogor kolpatu eta han utzi dute. Alex etxe isolatu batera heldu da, baina beranduegi ohartu da bera eta bere druguak 1. zatian sartu zirela han.
F. Alexander idazlea hor bizi da oraindik, baina emaztea harrezkero hil egin zaio, bortxaketan jasandako zaurien ondorioz. Ez du Alex ezagutu, maskara jantzita eraso egin ziolako, baina babesa eman eta bizi izan duen baldintzaz galdetu dio. Idazlea eta bere lankideak oso kritikoak dira gobernuarekin, eta Alex Estatuaren basakeriaren sinbolotzat erabiltzea pentsatu dute, gobernua berriz hauta ez dezaten. Landetxetik atera dute eta beste etxe batean sartu. Bertan musika klasikoa ozenki jarrita dagoenez, hori jasanezina egin zaio eta bere buruaz beste egiten saiatu da, leihotik salto eginda.
Alex ospitale batean esnatu da. Gobernuko funtzionarioek zaintzapean dago, bere buruaz beste egin nahian sortutako publizitate txarra gainditzeko irrikaz baitaude. Alexi ondo ordaindutako lana eskaini diote, alta eman ondoren gobernuarekin ados badago. Proba batzuk eginda erakutsi du bere bulkada bortitz zaharrak itzuli egin direla. Argazkilariek argazkiak atera dituztenean, Alexek bortizkeria orgiastikoarekin egin du amets, eta "Sendaturik nengoen erabat, zuzen-zuzen" azaldun du.
Azken kapituluan, Alexek 18 urte ditu eta lan Gramodisko Artxibategi Nazionalean du. Beste talde batekin (Len, Rick eta Bully) beste gau bat prestatzen ari da. Peterrekin kasualitatez topo egin ondoren —bitartean, hura aldatu eta ezkondu egin da—, Alexek gero eta plazer gutxiago hartzen du zentzurik gabeko ultrabortizkerian. Krimenari uko egiten hasi da, gizarteko kide produktibo bihurtzeko eta familia propio bati ekiteko. Bitartean, bere seme-alabak bera bezain suntsitzaileak izan litezkeela pentsatzen hasi da.
Azken kapituluaren desagerpena AEBetan
Liburuak hiru zati ditu, zazpina kapitulurekin. Anthony Burgessek adierazi zuen 21 kapitulu-kopurua parekatzen zela 21 urterekin, eta heldua izateko mugarritzat hartzen den adina. Hala ere, 21. kapitulua ez zen argitaratu AEBetan 1986 baino lehen argitaratutako argitalpenetan. Burgessek azaldu zuen liburua lehen aldiz AEBetako editore bati eraman zionean, esan ziola irakurle estatubatuarrak ez zlirela inoiz azken kapitulura joango (hor, Alexek bere jarreraren akatsak ikusi, bortizkeriaz aspertu eta bizitza aldatzea erabaki du). Horren ondorioz, Burgessek bertsio estatubatuarrean azken kapitulua kentzea eta istorioa modu ilunago batean amaitzea onartu egin zuen.
Pertsonaiak
- Alex: Protagonista eta narratzailea, eta bere druguen liderra. Narrazioan bere buruari "Zuen Narratzaile Umila" deitzen dio sarritan.
- Georgie: Alexen taldeko bigarren postuan dago. Alexen estatusa zapuztu nahi du eta taldearen kontrola hartu lider berri gisa. Geroago, hil egingo dute, lapurreta batean, Alex espetxean dagoen bitartean.
- Pete: Alexen taldearen tirabiretan ez da inoren alde agertzen. Gero, Georgina izeneko neska batekin ezkonduko da. Ultraindarkeriari eta Nasdat hizkerari uko egingo die. Azken kapituluan Peterekin izandako ustekabeko elkartzeak eragina izango du Alexengan, indarkeriarekin aspertuta hazi dela konturatzeko eta giza energia sorkuntzan suntsiketan baino hobeto gastatzen dela onartzeko.
- Tentel: Taldekide tentel eta erabat bortitz bat, Alexek etengabe eraitsia. Borrokarako gaitasun apartak dituelako bere druguek errespetatzen dute. Erabiltzen duen arma kate bat da. Gero, polizia bihurtzen da, eta mendeku gisa gogor jotzen du Alex jasandako abusuagatik.
- P. R. Deltoid: Errehabilitazio kriminaleko gizarte-langilea (Post-Zuzentzaile Aholkulariaren), Alex kontrolatzen duena. Itxuraz ez du gazteekin lan egiterik, eta enpatia edo ulermenik gabe dago, lana gogaikarria duelako. Izan ere, Alex atxilotzen dutenean eta, gero, hainbat poliziak gogor jotzendutenean, Deltoidek entzun besterik ez du egitzen.
- Kapilaua: Lehenengo pertsonaia zalantzan jartzen duena morala ote den gizaki bortitz bat gai horietan aukeratu ezin duen automata bihurtzea. Alexen ongizateaz benetan arduratzen den pertsonaia bakarra da; Alexek, ordea, ez du aintzat hartzen.
- Billyboy: Alexen arerioa. Hasieran, Alex eta bere druguak Billyboyren eta haren druguen aurka borrokatu dira. Polizia iritsi denean, ordea, bat-batean amaitu dira. Gero, Alex kartzelatik atera ondoren, Billyboyk (Tentelekin batera), gogor jotzen du Alex.
- Espetxeburua: Alexek "aukeratu" dezan uztea erabaki duen gizona, Ludovico teknikaren lehen erreformatua izateko.
- Barne Ministroa: Ludovicoren teknika ezartzea erabakitzen duen gobernuko goi funtzionarioa. Alexek Behe Barne Ministroa deitzen dio.
- Branom doktorea: Zientzialaria, Ludovico teknikaren sustatzailea. Hasieran, lagunkoia dirudi Alexekin, beronek "tortura-aulkia" deitzen dionean eserarazi aurretik.
- Brodsky doktorea: Branom doktorearen kidea eta Ludovico teknikaren beste garatzaileetako bat. Branom baino askoz pasiboagoa dirudi, eta askoz gutxiago esaten du.
- F. Alexander: Laranja mekanikoa izenburuko libura idazten ari den autore bat. Alex eta bere druguak bere etxean sartuko dira, bera eta emaztea jo, idazlana hautsi eta emaztea bortizki bortxatu zuten. Geroago, emaztea hil egin zen. Oso izututa geratzen da gertaera horiekin, eta bi urte geroago Alexekin topo egin duenean, akuri gisa erabiliko du esperimentu sadiko batean, Ludovico teknikaren aurka. Gobernuak gero espetxeratu zuen.
- Katuen atsoa: zeharka izendatutako emakume bat. Alex bere etxean sartuko da eta berarekin borrokatu da. Atsoaren etxetik ihes egitean atxilotuko dute Alex. Espetxean jakingo du atsoa hil zela.
Analisia
Izenburua
Burgessen esanetan, cockney hizkerako esamolde batean du jatorria izenburuak: as queer as clockwork orange ("laranja mekanikoa bezain bitxia"). Edonola ere, esamolde ingeleseen bildumetan ez da esaldi hori agertzen. Bestalde, Malaysian irakasle ibili zenean, orang hitzak "gizaki" esanahia zuela jakin zuen Burgessek. Hala, ustezko esamolde hori eta malaysierazko hitza gogoan elkartu, eta irudi hau bururatu zitzaion: gizakia laranja bat bezalakoa dela, zuku zerutiarra jariatzeko gaitasuna duena, deabruzkoa bezainbeste. Aukeratzeko abagunerik gabe, ordea, gizakiak gizaki izateari utziko lioke. Orduan "laranja mekanikoa" izango litzateke, Alexi gertatzen zaion bezala.
Jargoia
Liburuak, Alexek kontatuta, hitz asko ditu Anthony Burgessek berariaz asmatu zuen jargoi batean, nadsat izenekoan. Errusierazko hitzen eta cockney jargoiaren hitzen nahasketa da. Esate baterako, hitz horiek esanahi hauek dituzte: drugu = adiskidea; moloko = esnea; golova = burua; maltxik = mutila; rot =burua, horrorxou =ona, eta abar.
Alexen medikuetako batek argota zertan den azaltzen dio lankide bati: "Jargoi errimatu zahar baten arrasto bitxiak, baita ijito hizkera apur bat ere. Baina sustrai gehienak eslaviarrak dira. Propaganda. Penetrazio subliminala."
Kanpo estekak