Biarnon eta Zuberoan saldua, egoitzak Pauen, Orthezen eta Oloroe-Donamarian ditu. Erredaktore nagusia Jean Marziou eta zuzendaria Jean-Pierre Cassagne ditu. La République eta la Rep ere deitua, egoitzak eta artikuluak L'Eclair des Pyrénées egunkariarekin partekatzen ditu. 32.000 ale salduta, Biarnoko eskualderik salduena da, l'Eclairrek 10.000 eta Sud-Ouesten Béarn edizioak 9.000 saltzen dituztelako. Ezkertiar ikuspegia du, l'Eclairrek François Bayrouren aldekoa izanik.