La Faute de l'abbé Mouret 1970eko Georges Franju frantziar zinema zuzendariaren filma da, Émile Zolaren izen bereko eleberrian oinarrituta.
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Mouret aita probintziako hiri txiki bateko parrokoa da; debozioz beteriko gazte abnegatua, bere betebehar erlijiosoei dagokienez. Erori eta memoria galduko du, eta Albine ederrak zainduko du, herrian ateoa izateagatik ezagun den gizon baten ilobak.[1]