Izena, ainuaborigenen hizkuntzatik dator. Hizkuntza honetan, kur hitzak "gizon" esan nahi du.
Historia
Ainu aborigenak uharte haietan oso antzinatik bizi dira, errusiarrek XVIII. mendean bertatik bota zituzten arte. Japonia uharte haietaz jabetu zen 1875ean (San Petersburgoko Ituna), Sakhalin Errusiari uztearen truke. Errusiak hartu egin zituen Bigarren Mundu Gerraren ondoren (San Frantziskoko Ituna), baina Japoniak, oraindik, hegoaldeko hereneko uharteak aldarrikatzen ditu (Kuril uharteetako gatazka), hau da, Etorofu, Kunashiri, Shikotan eta Jabomai: Japonian, Iparraldeko Lurraldeak izenaz ezagutzen dira.
Geografia
Uharteak euren lainoagatik ospetsuak dira. Alga eta arrainetan aberatsak dira. Atlasov, Iparraldeko hereneko uhartea (Oyakoba japoniarrentzat), sumendi kono ia perfektu bat da.
Geologikoki, Kuril uhartedia uharte arku bat da, uhartedi mota bat, plaka tektoniko ozeaniko batek beste baten aurka subdukzioa egiten duen heinean eratua, haren fusioa eta horren ondoren datorren magma igoerarengatik.
Uharteak
Taula honetan, Kuril uharteak ipar-ekialdetik hego-mendebalderantz zerrendatzen dira. Uharteotaz gain, dozena bat uharte eta harkaitz txikiago ere daude.