Преступление и наказание (Prestupleniye i nakazaniye)
Hizkuntza
Errusiera
Herrialdea
Errusia
Euskaraz
Izenburua
Itzuli gabe
Krimena eta zigorra[1] (errusieraz: Преступление и наказание, Prestuplenie i nakazanie) Fiodor Dostoievskiren nobela onenetariko bat da. 1866an publikatu zen Errusiar mezularia aldizkarian, 12 ataletan, eta hurrengo urtean liburu gisa argitaratu zen. Egilearen etapa helduko lehen eleberria ona dela kontsideratzen da.
Argumentua
Oharra:Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Nobela Rodion Romanovitx Raskolnikov ikasle gaztearengan zentratzen da. Diru faltak bultzatuta, bere zuzenbide ikasketak uztera derrigortuta agertu da, eta San Petersburgoko auzo pobre bateko bere alokairuko gelan ziztrinean igarotzen ditu egunak. Miseriak bultzatuta, Raskolnikov atso lukerrero bat hiltzeko plana prestatzen hasi da, eta bere ekintzak justifikatzeko teoria bat garatu du. Horren arabera, zenbait pertsonak eskubidea dute halako ekintzak egiteko, horrela helburu goren bati zerbitzatzen badiote. Nobelan zehar, Rasklnikovek hainbat alditan bere burua Napoleonekin parekatzen du, eta hark, bere egoeran egon balitz, gauza berbera egingo zukeelakoan dago. Gainera, haren ustetan, mesede bat egin dio munduari atso lukurreroa hilda. Krimena egin duen unetik bertatik, Raskolnikov dilema moralak ditu, eta azkenean, bere burua entregatzen du.