Kreazioaren Zutabeak Arranoaren Nebulosako izarrarteko gasak sortutako elefante tronpen argazki bat da, Hubble espazio teleskopioak ateratakoa. Argazkiaren eremua Lurretik 6.500 argi urtera dago[1]. Aglomerazio horiei horrela deitzen zaie, horiek osatzen dituzten gasa eta hautsa izar berriak sortzeko prozesuan dagoelako, eta, aldi berean, duela gutxi sortu diren hurbileko izarren argiaren eraginez higatzen ari delako[2]. 1995eko apirilaren 1ean hartua, Hubbleren hamar argazki onenetako bat zela izendatu zuen Space.com webguneak[3]. Argazkiaren ardura izan zuten astronomoak Jeff Hester eta Paul Scowen izan ziren, biak Arizonako Estatu Unibertsitatekoak. 2011n, ingurune hori ESAko Herschel Espazio Behatokiak berrikusi zuen.
2014ko berrikuspena
Jatorrizko argazkia egin eta 20 urtera erresoluzio handiagoa zuen beste bat egin zuen Hubble espazio teleskopioak.
Erreferentziak
Kanpo estekak