- Artikulu hau penintsulari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Kola (argipena)».
Kola[1] (samieraz: Guoládat; errusieraz: Кольский полуостров) Errusiako iparraldean dagoen penintsula da, Murmanskeko oblastean. Iparraldean Barentseko itsasoa, ekialdean eta hegoaldean Itsaso Zuria eta mendebaldean Laponia ditu.
Kolako mendebaldeko muga Kola golkotik Kandalaksha golkora doa, behin Imandra eta Kola lakuak eta Neva ibaia zeharkatuak.
Penintsulak 100.000 km² azalera du. Kolako klima hotza da oso. Hegoaldean taiga da nagusi; iparraldean, berriz tundra. Kolako jatorrizko biztanleak samitarrak dira. Eskualdeko hiri nagusia Murmansk.
Erreferentziak
Kanpo estekak