Kloramina-T edo sodio n-klorotosilamida konposatu kimiko bat da CH3C6H4SO2NClNa formula duena. Solido zuria da.
Kloramina-T erreaktibo gisa usatzen da sintesi organikoan. Arrunki ziklazio-agente moduan baliatzen da azirinak, oxidiazolak, isoxazolak eta pirazolak prestatzeko. Agente oxidatzaile merkea eta toxikotasun txikikoa da. Halaber, nitrogeno-anioien eta katioi elektroizaleen iturria da[1].
Kloramina-T biozida eta antiseptiko gisa usatzen da[2]. Adibidez piszinetako eta arrainontzien ura desinfektatzeko baliatzen da.
Sintesia
Toluenosulfonamida sodio hipokloritoz oxidatuz sintetizatzen da[3].
Erreferentziak
Kanpo estekak