Isoxazola edo 1,2-oxazola nitrogeno- eta oxigeno-atomo bana elkarren ondoan dituen azola da eta C3H3NO formula duena. Halaber eraztun horren deribatu ordezkatuei esaten zaio. Isoxazolaren erradikalari isoxazolilo esaten zaio.
Isoxazol-eraztunak produktu naturaletan aurki daitezke hala nola azido ibotenikoan eta muszimolean, bi-biak kuleto faltsuaren eragin psicotropikoen erantzuleak.
Hainbat botika eta herbizida isoxazolaren deribatuak dira[1][2].
Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!