Kirkukeko probintzia (arabieraz: محافظة كركوكMuḥāfaẓat Karkūk, kurdueraz: پارێزگای کەرکووکParêzgay Kerkûk, asirieraz: ܟܪܟ ܣܠܘܟKarḵ Sloḵ, turkieraz: Kerkük ili) Irakeko probintzia bat da. Probintziaren hedadura 10.282 kilometro karratukoa da. 2003an, bere estimatutako biztanleria, 949.000 biztanlekoa zen. Probintziaren hiriburua, Kirkuk da. 1976 eta 2006 artean, At-Ta'mim probintzia zuen izena, "nazionalizazio" esan nahi zuena. Izena bertoko gas eta petrolio erreserbaren omenez jarri zuten.