Kirgiz[1] (txinera tradizionalez: 柯爾克孜族; txinera sinplifikatuz: 柯尔克孜族; pinyinez: kē'êrkèzī zú; kirgizeraz: кыргыздар, kyrgyzdar; errusieraz: киргизы, kirguizy) Kirgizistanen eta Txinako ipar-mendebaldean bizi den etnia batekoa da, etnia horri dagokiona.[2] Guztira lau miloi kirgiz bizi dira Kirgizistanen eta 160.000 inguru Xinjiang aldean. Etniak 40 tribu ezberdin ditu eta horrexegatik Kirgizistango banderak 40 izpi ditu. Turkiar herri honen arbasoak duela 2.000 urte txinatarrek jiankun (堅昆) deituriko herrikoak ziren.
Erreferentziak
Kanpo estekak