Killer Klowns from Outer Space (euskaraz Kanpo Espazioko Pailazo Hiltzaileak), 1988ko Stephen Chiodo estatubatuar zinema zuzendariaren zientzia-fikzio eta beldurrezko komedia film bat da. Grant Cramer, Suzanne Snyder, John Allen Nelson eta John Vernon aktoreek antzeztu zuten.
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
AEB, Crescent Cove udalerria. Debbie Stone (Suzanne Snyder) eta Mike Tobaccok (Grant Cramer) meteorito bat basoan erortzen ikusi dute. Ikertzeko asmoz hurbiltzen direnean, pailazo hiltzailez lepo beteriko karpa bat dela ikusiko dute. Haiengandik ozta-ozta ihes egin ostean, polizia komisaldegira joan eta Curtis Mooney (John Vernon) polizia zahar eta desatseginaren sinisgogortasunarekin talka egingo dute. Halere, beren ekitearen ondorioz, Curtisen lankidea eta Debbieren haurtzaroko laguna den Dave Hanson (John Allen Nelson) polizia konbentzitzea lortuko dute, hortaz kasu surrealista honetan lagunduko die. Bitartean, herritarrek pailazoen eraso barregarriak jasan beharko dituzte.