Kikuyua edo gikuyua (Gikuyuz: Gĩkũyũ [ɣēkōjó]), bantu familiako hizkuntza bat da, batez ere Kikuyu etniak mintzatzen duena. 6,6 milioi inguru hiztunek kikuyua dute ama-hizkuntza. Hiztun gehienak Kenyarrak dira, baina Tanzania eta Ugandan ere mintzatzen da. Kenyako biztanleen %22 kikuyu etniako kideak izan arren, hizkuntza ez da ofiziala herrialde horretan.
Idazkera
Latindar alfabetoa erabiltzen da idazteko, honako hizkiak erabiliz:
a b c d e g h i ĩ j k m n o r t u ũ w y
Zenbait soinu digrafoak erabiliz adierazten dira.
Ezaugarriak
Fonetikoki, kikuyuak 7 bokal eta 18 kontsonante ditu. Hizkuntza tonala da eta bi tonu ezberdin erabiltzen ditu.
Gramatikalki, SVO motako hizkuntza da, subjektu-aditz-objektu ordena jarraitzen duena, alegia. Aurrizkiak erabiltzeko joera du, atzizkien ordez. Adjektiboak izenen atzetik ezartzen dira beti.
Lau dialekto nagusi ditu, Kîrînyaga, Mûrang'a, Nyeri eta Kiambu hizkerak.
Literatura
Bada hizkuntza honetan idatziriko literatura nabarmenik, tartean Ngũgĩ wa Thiong'o idazlearen Mũrogi wa Kagogo (idazleak berak ingelesera itzulia Wizard of the Crow izenburupean).
Kanpo estekak