Khutulun

Khutulun

Bizitza
JaiotzaTxagatai khanerria, 1260 (egutegi gregorianoa)
HerrialdeaMongolen Inperioa
Heriotza1306 (45/46 urte)
Familia
AitaQaïdu
Haurrideak
Hezkuntza
HizkuntzakMiddle Mongolian (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakborrokalaria, gudaria eta militarra
Tamgha Kaidukoa, Ögedei etxekoa.

Khutulun (c. 1260 - c. 1306), Aigiarne[1], Aiyurug, Khotol Tsagaan eta Ay Yaruq (‘Ilargi argia’)[1][2] izenarekin ere ezaguna Mongoliako gerlaria, printzesa noblea eta borrokalaria izan zen, Ögedei etxekoa. Marco Polok[1] eta Rashid al-Din Hamadanik berari buruz idatzi zuten.

Biografia

Khutulun 1260 urte inguruan jaio zen.[3]

1280 aldera bere aita Kaidu, Kublai Khanen lehengusua zena, Asia erdialdeko gobernadore garrantzitsuena bihurtu zen, Mongoliako mendebaldetik Oxus arteko erresumen buru bihurtu baitzen, alegia, Siberiako meseta erdialtik India arte.

Marco Polok[4] Khutulun heroi gisa deskribatu zuen eta gerrari bikaina zela esan zuen: etsaien esparruan sartu eta preso bat askatzeko gai zena eta kronika historikoetan Asia erdialdeko gerretan parte hartu zuela esaten da. Aita lagundu zuen gudaldi ugaritan, bereziki bere lehengusu zen Yuan dinastiako: Kublai (1260-1294) Khan Handiaren kontra. Antza, entrenatua zen tiroan, borrokan eta zaldia gainean txikitatik. Borrokan gizonka irabazteko gai zen, egiten zituzten txapelketetan.

Iturriak ez dira ados jartzen norekin ezkondu zen. Iturri batzuen arabera, Khutulunen aita hiltzen saiatu zen preso bat zen; beste iturri batzuen arabera, aldiz, bere aita Kaiduren laguna zen, Choros klanekoa. Rashid al-Dinek idatzi zuenaren arabera Khutulun Pertsiako gobernari mongola zen Ghazanekin maitemindu zen. Azkenik, ez zela sekula ezkondu ere esaten dute beste iturri batzuek: Khutulunek adierazi omen zuen berarekin ezkondu nahi zuenak borrokan garaituko beharko zuela. Irabazten bazion berarekin ezkonduko zen, bestela zaldia oparitu beharko zion. Hamar mila zaldi irabazi zituela esaten da.[5]

Kaiduk bere seme-alabetan gogokoena zuen Khutulun eta aitak aholkua eta babes politikoa eta militarra ekatzen zion maiz. Kontakizun batzuen arabera, 1301ean hil aurretik, Kaidu saiatu zen kanatoaren ondorengo izendatzen Khutulun. Hala eta guztiz ere, senide gizonek atzera bota zuten. Kaidu hiltzean, Khutulunek haren hilobia babestu zuen, Orus anaiarekin batera. Beste anaia eta senideek, Chapar eta Duwa barne, aurre egin zioten, haien ondoregotzari kontra egin zielako.

1306an hil zen Khutulun.

Kultura popularrean

Uste da Khutulunen oinarritzen dela Turandot pertsonaia, hainbat lanen protagonista zena, Mendebaldean. Mongoliar kulturan, aldiz, atleta eta gerrari famatu gisa da oroitua eta, aldiz, mendebaldeko lanetan, emakume harroa da, azkenean maitasunak apaltzen duena.

François Pétis de la Croixen Asiako ipuin eta fabulen 1710eko liburuan, istorio batean Turandot izena du Khutulunek, pertsiar hizkuntzan (Turandokht توراندخت) ‘Turan edo Asia Erdialdeko alaba’ esan nahi duena; Txinako enperadore mongoliarra zen Altoun Khanen 19 urteko alaba zen. Hiru asmakizun erantzun behar zuten berarekin ezkondu nahi zutenek eta exekutatuak ziren asmatzen ez zutenek.

Carlo Gozzik bere bertsioa idatzi zuen, 50 urte geroago, antzezlan gisa eta bertan Khutulun emakume "tigrea" zen, harrotasun handikoa, . Friedrich Schillerek alemaniar hizkuntzara itzuli eta egokitu zuen lana Turandot, Txinako printzesa (Turandot, Prinzessin von China) izenburuarekin, 1801ean.

Lanik ezagunena Giacomo Pucciniren Turandot opera amaitugabea da, 1924an lanean ari zela hil zenean.

Mongoliar idazleek egindako lan eta eleberri asko daude Khutuluni buruz: Purev Sanjen Khotolon”; Ch. Janchivdorjren Khutulun Kaiduren alaba miragarria; Oyungerel Tsedevdambaren Khotol Tsagaan; eta Batjargal Sanjaanen Kaidu Khanen istorioa eta Baatarsuren Shuudertsetsegen Khutulun printzesa eleberria, besteak beste.

Netflixeko Marco Polo 2014ko seriean Claudia Kim aktoreak egiten du Khutulunena.[6]

2021ko abenduaren 3an, Shuuder Productions eta Voo Broadcasting produktoreek Princess Khutulun filma estreinatu zuten. Baatarsuren Shuudertsetseg mongoliar idazlearen Khotol Tsagaan Gunj izeneko eleberrian oinarritzen da filma eta Yuan Dinastiaren garaian gertatzen da.[7] Tsedoo Munkhbat aktoreak egiten du Khutulunen paper nagusia.

Erreferentziak

  1. a b c Polo, Marco (1982). "De la Grande Turchia" . Il Milione. L'Unità – Editori Riuniti.
  2. Bernardini, Michele; Guida, Donatella (2012). I Mongoli. Espansione, Imperi, Eredità. Turin: Einaudi. 184. or. ISBN 978-88-06-20596-6.
  3. Jack Weatherford - The Wrestler Princess en Lapham’s Quarterly
  4. Bakalov, Georgi. (2011). Srednovekovie i săvremennost. (1. izd. argitaraldia) Univ. Izdat. Sv. Kliment Ochridski ISBN 978-954-07-2935-0. (Noiz kontsultatua: 2024-12-12).
  5. (Ingelesez) Rossabi, Morris. (2009-11-02). Khubilai Khan: His Life and Times, 20th Anniversary Edition, With a New Preface. Univ of California Press ISBN 978-0-520-94536-4. (Noiz kontsultatua: 2024-12-12).
  6. (Ingelesez) «Netflix's 'Marco Polo' Stars Joan Chen, Zhu Zhu, & Claudia Kim on Playing History's Most Powerful Women» Bustle 2014-12-12 (Noiz kontsultatua: 2024-12-12).
  7. (Ingelesez) «History in Yuan Dynasty first shown in ‘Khutulun Princess’ film» MONTSAME News Agency (Noiz kontsultatua: 2024-12-12).

Bibliografia

  • Rossabi, Morris. (1988) Khubilai Khan; 104-105, 252. or.; ISBN 0-520-06740-1.
  • Polo, Marco (1875). The Book of Sir Marco Polo, The Venetian: Concerning the Kingdoms and Marvels of the East. 2. ed. Henry Yuleen itzulpena ingelesera. 2. liburukia Londres: John Murray. 461–464. or.
  • Weatherford, Jack. (2010) The Secret History of the Mongol Queens: How the Daughters of Genghis Khan Rescued His Empire. (La historia secreta de las reinas mongólicas) ISBN 978-0-307-40715-3.

Kanpo estekak


Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!