Khmerera[1] edo khemerera[2] (ភាសាខ្មែរ, Phisa Khmer), khmer herriaren ama hizkuntza eta Kanbodiako hizkuntza ofiziala da. Hinduismoa eta budismoa direla eta, sanskrito eta pali hizkuntzen eragina esanguratsua da.
Khmererazko dialekto nagusiak, elkarrekiko ulergarritasuna dutenak, honako hauek dira:
- Battambang-ekoa, Kanbodiako iparraldean mintzatua.
- Phnom Penhgoa, Kanbodiako hiriburuan eta inguruko probintzietan.
- Iparraldeko khemerera edo surin khemerera, ipar-ekialdeko Thailandian
- Krom khemerera edo hegoaldekoa, Mekong ibaiaren deltan (Vietnamen).
- Cardamom khemerera, Kanbodiako mendebaldean[3].
Erreferentziak
Kanpo estekak