Ken Follett Cardiff hirian (Gales) jaio zen eta bertan bizi izan zen 10 urte zituenean bere familiarekin Londresera joan zen arte. Bere gurasoak oso elizkoiak ziren eta ez zioten ez zinera joaten, ezta telebista ikusten uzten ere. Hori dela eta, oso goiz garatu zuen irakurzaletasuna. 1967anUniversity College of Londonera filosofia ikastera joan zen eta bertan, mugimendu ezkertiarretan murgildu zen. Urtebete beranduago, bere lehenengo emazte Maryrekin ezkondu zen.
1970ean graduatu ondoren, hiru hilabeteko kazetaritza ikastaro batean matrikulatu zen eta Cardiffeko South Wales Echon lana lortu zuen kazetari moduan. Hiru urte bertan eman ondoren, Londresera itzuli zen Evening Standarden lanean hasteko. Lan honek betetzen ez zuenez, kazetaritza argitalpengintzagatik utzi zuen eta 70. hamarkadaren amaieran Everest Booksen gestioaren zuzendariorde bilakatu zen. Follett hobby gisa kontakizunak idazten hasi zen eta 1978an lortu zuen arrakasta internazionala Eye of the Needle eleberriari esker. Hortik aurrera Ken Follettek argitaratutako liburu oro oso arrakastatsua izan da eta horietako asko zinera eramanak ere izan dira.
Garai hartan gainera, Alderdi Laboristaren hainbat ekintzetan hartu zuen parte. Bertan 1982an bere bigarren emazte bihurtuko zen Barbara Follett ezagutu zuen. 1997an Barbara Parlamentuko kide aurkeratu zuten eta 2001ean berraukeratua izan zen. Gaur egun, Follett-ek alderdiaren aldekoa izaten jarraitzen du eta diru-biltze lanetan ibiltzen da.
Bere lanak
Ken Follett-en literatur ibilbideak fase desberdinak izan ditu. Lehenengo fasea, denetan arraskatatsuena, espioitza klasikoaren thriller-ean oinarritu zen. Liburu hauen nondik norakoak bai kronologikoki eta bai geografikoki anitzak dira. Lehen Mundu GerrakoEuropatik hasi eta garai hartako Iran edo Afganistaneraino. Bere lehen lan hauetan arreta handia jartzen du gauzak nola egin diren ondo azaltzen.
Bigarren fasean, 80. harmada bukaeratik 90. hamarkada hasierara bitartekoan, eleberri historikoetara jo zuen. Hauen artean The Pillars of the Earth dago, idazlearen ustetan, idatzi duen libururik onena.
90. hamarkadaren bukaeran berriro aldatu zuen bere estiloa eta gaur egungo teknologia berrietaz baliatu zen bere argumentuetan. Hala ere ez zuen esperotako arrakasta lortu eta ondorioz, bere hastapeneko thriller generora itzuli zen.
Heist of the Century (1978) (Rene Louis Maurice-ekin, besteak beste) (The Gentleman of 16 July - U.S.) (Under the Streets of Nice) (Robbery Under the Streets of Nice)