Mary Kathleen Turner, (Springfield, 1954ko ekainaren 19a) estatubatuar zinema, telebista eta antzerki aktorea eta zuzendaria da. Bi aldiz irabazi du Urrezko Globo saria.
Bizitza
Diplomatiko baten alaba, arte dramatikoko ikasketak egin zituen Missouriko Unibertsitatean eta Londresen. Gero New Yorkera joan zen bizitzera, eta telebista iragarkietan eta telebista sailetan lan egiten hasi zen. 1981ean egin zuen debuta film batean, arrakasta handiz: Body Heat. Antzezle onenaren Oscar sarietarako izendatu zuten Prizzi's Honor filmean egindako lanarengatik. Beste zenbait lan aipagarri dira Romancing the Stone (1984), Peggy Sue Got Married (1986), The Accidental Tourist (1988), The War of the Roses (1989), Serial Mom (1994) eta Moonlight and Valentino (1995).
Filmagintza
Erreferentziak
Kanpo loturak