Kassiane Asasumasu, jaiotzez Kassiane Alexandra Sibley[1][2], (1982[3]) pertsona autisten eskubideen aldeko ekintzaile estatubatuarra da.
Bizitza
Kassiane Asasumasu hapa da[4] (kroaziar, japoniar, mongoliar eta errumaniar jatorrikoa[5]). She/they izenordainak erabiltzen ditu ingelesez[6].
Zazpi neba-arreba ditu[7], eta denak neurotipikoak dira[8].
3 urte zituela, autismoa diagnostikatu zioten. Eskolan jazarpena jasan zuen, eta irakasleek bere amari esan zioten bere buruaz beste egiteko arriskuan zegoela uste zutela, baina hortik harago, ez zuen sentitzen helduek inoiz lagundu ziotenik[7].
2000an (beste datuen arabera, 1999an[9]), «neurodibergente» terminoa sortu zuen neurotipiko ez den edozein pertsonari erreferentzia egiteko[10]. Gainera, «neuroexpansibo» terminoa sortu zuen[11] «neurodibergente» eta «neurotipiko» terminoak baztertzen dituztenentzako, afro-amerikar pertsona desgaituentzako bereziki[12].
2014ko otsailaren 28an, zaintzaileek desgaitasuna duten pertsonei ematen dieten tratu txarrari buruzko hitzaldia eman zuen Washingtongo Unibertsitatean[13].
Foundations for Divergent Minds erakundeko eduki eta koordinazio zuzendaria da[6].
Portaera-analisi aplikatuaren (ABA terapiaren) aurka egiten du[14]. Ez du funtzionaltasunaren etiketarik («funtzionaltasun atltuko/baxuko pertsona autista») erabiltzen[15].
Ogibidez, gimnastika entreinatzailea da[16]. Gainera, aikido eta arkularitza praktikatzen ditu[4][16].
Lanak
- Help Me Help Myself: Teaching and Learning (Ask and Tell: Self-Advocacy and Disclosure for People on the Autism Spectrum liburuaren parte gisa, 2004)[17]
- What Your Daughter Deserves: Love, Safety, and the Truth (Sincerely, Your Autistic Child: What People on the Autism Spectrum Wish Their Parents Knew About Growing Up, Acceptance, and Identity liburuaren parte gisa, 2021)[18]
- Anti-ableist language is fully compatible with high-quality autism research: Response to Singer et al. (beste hainbat egilerekin batera, 2023)[19]
Erreferentziak
- ↑ (Ingelesez) «Neurodivergent – It is specifically a tool of inclusion» ATYP Magazin 2022-07-09 (Noiz kontsultatua: 2024-02-12).
- ↑ (Ingelesez) An Event Professional’s Guide to Neuroinclusion. The New Project (argitaratze data: 2022-10-11), 6 or. (Noiz kontsultatua: 2024-02-12).
- ↑ (Ingelesez) «History» The Autistic People of Color Fund (Noiz kontsultatua: 2024-02-16).
- ↑ a b (Ingelesez) «Autism Acceptance Month Kick Off: A Celebration» Autistic Women & Nonbinary Network 2022-04-01 (Noiz kontsultatua: 2024-02-12).
- ↑ (Ingelesez) Grace, Elizabeth J. «Kassiane A. Sibley's Open Letter to Identity Police (Part 1)» NeuroQueer 2013-09-13 (Noiz kontsultatua: 2024-04-11).
- ↑ a b (Ingelesez) «2021 Autistics Present Schedule» Neurodiversity Navigators (Noiz kontsultatua: 2024-02-12).
- ↑ a b (Ingelesez) Sohn, Emily. «How abuse mars the lives of autistic people» Spectrum News 2020-02-05 (Noiz kontsultatua: 2024-02-12).
- ↑ (Ingelesez) Sibley, Kassiane A. «Why Not Ask Us?» The New York Times 2006-04-11 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2021-08-06) (Noiz kontsultatua: 2024-04-11).
- ↑ (Ingelesez) Mattlin, Ben. (2022). Disability Pride: Dispatches from a Post-ADA World. Beacon Press, 63 or. ISBN 9780807036464. (Noiz kontsultatua: 2024-02-12).
- ↑ (Ingelesez) Samelson, Doreen; Ruble, Lisa. «The Term Neurodiversity Is Good, But Not Good Enough» Psychology Today 2023-09-22 (Noiz kontsultatua: 2024-02-12).
- ↑ (Ingelesez) Sayaka, Athena. «I’m Black and Neurodivergent, This is How I’m Holding Space For Myself» Grownmag (Noiz kontsultatua: 2024-02-12).
- ↑ (Ingelesez) Ngwagwa. «Neuroexpansive™️ Thoughts» Medium 2022-01-13 (Noiz kontsultatua: 2024-02-12).
- ↑ (Ingelesez) Johnson, Andy J.; Lund, Emily M.; Nelson, J. Ruth. (2017). Religion, Disability, and Interpersonal Violence. Springer International Publishing, 168 or. (Noiz kontsultatua: 2024-02-12).
- ↑ (Ingelesez) Sedgwick, M. (2022). «What are you working for?» in Danzig, Arnold B.; O'Brien, Catherine A.; Black, William R. Who Decides? Power, Disability, and Educational Leadership. Information Age Publishing, 34 or. ISBN 9781648029134..
- ↑ (Ingelesez) Savarese, Ralph James. (2018). See It Feelingly: Classic Novels, Autistic Readers, and the Schooling of a No-Good English Professor. Duke University Press ISBN 9781478002734. (Noiz kontsultatua: 2024-02-12).
- ↑ a b (Ingelesez) «Kassiane Asasumasu is a Hapa and Asian American autistic rights activist and blogger from Oregon. She is also a gymnastics instructor and a hobbyist archer...» University of Kentucky Human Development Institute - HDI 2019-05-20 (Noiz kontsultatua: 2024-02-12).
- ↑ (Ingelesez) «ASK AND TELL: Self-Advocacy and Disclosure for People on the Autism Spectrum» Wendela Whitcomb Marsh 2018-04-04 (Noiz kontsultatua: 2024-02-12).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ (Ingelesez) Asasumasu, Kassiane. (2021). «What Your Daughter Deserves: Love, Safety, and the Truth» Sincerely, Your Autistic Child: What People on the Autism Spectrum Wish Their Parents Knew About Growing Up, Acceptance, and Identity. Beacon Press, 21 or. (Noiz kontsultatua: 2024-02-12).
- ↑ (Ingelesez) Natri, Heini M.; Abubakare, Oluwatobi; Asasumasu, Kassiane; Basargekar, Abha; Beaud, Flavien; Botha, Monique; Bottema-Beutel, Kristen; Brea, Maria Rosa et al.. (2023). «Anti-ableist language is fully compatible with high-quality autism research: Response to Singer et al.» Autism Research Journal 16 (4): 673-676. (Noiz kontsultatua: 2024-02-12).
Kanpo estekak