Karratu beltza (errusieraz: Чёрный квадрат) Kazimir Malevitx margolari ukrainiarrak egindako margo ospetsua da.
Bertsioak
Malevitxek gutxienez bost bertsio desberdinak egin zituen. Horietatik lau gordetzen dira. Lehendabizikoa 1915ean egin zuen eta MoskukoTretiakov Galerian erakutsi zuen; gaur egun Moskun erakusten da, 1929an egindako laugarren bertsioarekin batera. Bigarren bertsioa 1915ean ere egin zuen eta egun galdutzat emana dago. Hirugarrena 1924an egin zuen eta San PetersburgokoErrusiar Museoan erakusten da. 1930-1932 artean azkena omen dena egin zuen; gaur egun, 2002tik, Hermitage Museoan dago.
Margolana lehen aldiz 1915ean Petrogradon egin zen Azken erakusketa futurista: 0.10. Erakusketa horretan futurismoa utzi zuen abstrakzioen bidean aritzeko. 39 margolan abstrakto aurkeztu zituen eta margolaritzaren errealismo berria gisa aurkeztu zituen. Tartean Karratu beltza zegoen. Lan honek margolariaren ibilbidean aldaketa erradikal bat erakutsi zuen baina baita ere margolaritza garaikidearen garapenean. Espezialista askoren ustez hasiera berri bat markatu zuen Karratu beltzak, "margolaritzaren zero puntua", bere garrantzia horrela azpimarratuz.