Karibeko historiak XV. mendetik aurrera Europako potentzien borroka kolonialetan eskualdeak izan zuen paper esanguratsua erakusten du. XX. mendean, Karibea berriz ere garrantzitsua izan zen Bigarren Mundu Gerran, gerraosteko deskolonizazioaren olatuan eta Kuba komunistaren eta Estatu Batuen (US) arteko tentsioan. Genozidioak, esklabutzak, immigrazioak eta munduko potentzien arteko lehiak Karibeko historiari neurriz kanpoko eragina eman diote eskualde txiki honen tamainarekiko.
Karibea europar konkista aurretik
Karibeko gizakien frogarik zaharrena Trinidad hegoaldean dago Banwari Tracen, non 7.000 urteko aztarnak aurkitu diren. Aztarnategi horiek prezeramikazkoak dira, aro arkaikokoak, eta Ortoiroide izenarekin ezagutzen dira. Hispaniola uhartean giza asentamenduaren lehen froga arkeologikoak K.a. 3600 ingurukoak dira, baina aurkikuntza horien fidagarritasuna zalantzan jartzen da. Fidegarriagoak dira Kuban agertu direnak, K.a. 3100. urtekoak. Antilla Txikietako datarik goiztiarrenak K.a. 2000. urtekoak dira, Antiguan. Haize uharteetako prezeramika-gordailurik ezak eta teknologiaren desberdintasunak iradokitzen dute kolono arkaiko hauek Erdialdeko Amerikako jatorria izan dezaketela. Ez dago ziur uharteen ortotiroideen kolonizazioa gertatu ote zen, froga gutxi baitago.
K. a. 400 eta K. a. 200 urte bitartean, zeramika erabili zuten lehen nekazariak, Saladoid kultura izenekoa, Hego Amerikatik Trinidadean sartu ziren. Orinoko ibaiaren azpitik Trinidadera hedatu ziren, eta gero azkar hedatu ziren Karibeko uharteetara. 250. urtearen ondoren beste talde bat, Barrancoideak, Trinidadean sartu zen. Barrancoide gizartea Orinoco zehar desagertu zen 650. urte inguruan eta beste talde bat, arawak hizkuntzaren hiztunak, eremu hauetan eta Karibeko mendikateraino hedatu zen. 1300 inguruan talde berri bat, maioideak (ustez karibe hizkuntzak mintzatzen ziren herriak) Trinidadean sartu ziren eta bertako kultura nagusi izaten jarraitu zuten espainiar kolonizaziora arte.[1]
Europak Karibeko uharte gehienak aurkitu zituenean, hiru herri indigena nagusi bizi ziren uharteetan:
Kristobal Kolon Ameriketara bidaiatu zuen lehen esploratzaile europarra izan zen, baina laster portugaldar nahiz espainiar itsasontziak Erdialdeko eta Hego Amerikako lurraldeak eskatzen eta aldarrikatzen hasi ziren. Kolonia hauek urrea eta aberastasunak Europara bidaltzen zuten eta, laster, Europako beste potentzia batzuek, batez ere Ingalaterra, Herbehereak eta Frantziak, euren kolonia errentagarriak ezartzeko ahalaginak egiten hasi ziren. Koloniak handitzeko asmoak Karibea gerra gune bihurtu zuen mendeetan zehar.
Konkista espainiarra
Espainiako koroak bidalitako Kristobal Kolon esploratzailearen lehen bidaian, 1492-1493 urteetan, Bahametako, Kubako eta Hispaniolaren bertako herriekin harremanetan jarri zen. Une horretatik aurrera espainiarrek Antillak eta Karibe itsasoko kostalde kontinentalen ustiapen ekonomikoa eta konkista militarra hasi ziren. 1898ra arte Puerto Rico zein Kuba, inguruko uharteeki batera, Espainiarenak izan ziren
Europako beste konkistatzaile batzuk
Europako beste herrialdeak, Espainiako indarra jaisten zen arabera, Karibeko lurraldetan zabaltzen joan ziren, bertako herrien kulturak deseginez eta gatazkak nonahi sortuz:
Francis Drake (1540-1596) korsario ingelesak Espainiako itsasontzi eta gotorleku askori eraso egin zien Kariben, Puerto RicokoSan Juan badia barne, 1595ean. Karibeko bere ekintza ospetsuena 1573ko martxoan burutu zueb, Zilarraren konboyari eraso eta harrapatu eginez, Nombre de Dios herrian, egungo Panaman.[2]
Frantziar kolonizazioa ere Saint Kitts eta Nevisen hasi zen. Britainiarrek eta frantsesek uhartea euren artean banatu zuten 1625ean. Handik, frantsesak Guadalupera (1635) eta Martinikara (1635) zabaldu ziren. 1713an Britainia Handiak Saint Kitts eta Nevisen zuten lurraldea galdu zuten.
William Penn (1621-1670) almirante ingelesak, 1655ean, Jamaika hartu zuen. Uhartea britainiarren menpe 300 urte baino gehiago egongo zen horren ondoren.[3] Okupazio horren ondorioz, Gerra anglo-espainiarra (1655-1660) eragin zen.
Piratak ere libre ibili ziren urtetan Karibeko uretan, bereziki 1640 eta 1680 bitartean. "Bukanero" hitza askotan eskualde horretan jarduten zuten piratak deskribatzeko erabiltzen da.
1697an espainiarren Hispaniolaren heren bat, egungo Haiti, frantsesei eman behar izan zieten. Halaber, Frantziak Tortuga uhartearen kontrola eskuratu zuen.
1672: Urte horretatik Danimarkarrek Birjina Uharte Estatubatuarrak okupatu zituzten. 1917an Mendebaldeko Daniar India hauen subiranotasuna Estatu Batuei saltzea erabaki zuten eta ituna oraindik indarrean dago.[6]
1688tik 1697ra: Bederatzi Urteko Gerra, Europan eta amerikar kolonietan Frantziak eta Augsburgotar Liga.
1763: Urte horretan hasitako Amerikako Iraultzak Kariben bere eragina izan zuen. Nolabait, Frantziako Itsas Armadaren erasoak altxatutakoei lagundu zien.
1898: Espainia-Estatu Batuak Gerra. Kubako independentziaren prozesuan eman zen gatazka hau. Ondorioz, Espainiak Kuba eta Puerto Rico galdu zituen. Une horrek Ameriketako Estatu Batuen nagusitasuna lurraldean markatzen du.
Europearren presentzia Kariben eragin handia izan zuen bai ondasunetan baita ere bertako herri-indigenen artean. Pontentziek herrialde horietan diru-iturriak eta aberastasunak bilatzen zituzten. Laster, lur aberatsak zirela eta, zenbait produktuak ekoizteko ere erabili zituzten, tartean, azukre-kanabera, kafea eta kotoia sortzeko. Kanaberaren ekoizpenak jende asko eskatzen zuen, horrela, plantazio handiak sortu ziren eta, langile merkeak eskuratzeko, esklabotza sare berriak. Esklabotza negozio handia eragin zuen, batez ere Afrikatik eramandako pertsonekin, eta laster beltzen komunitateak sortu ziren Karibeko lurraldetan, giza paisaia erabat aldatuz. Kalkulatu da ia 12.000.000 pertsonak eramanak izan ziren Amerikara esklabo gisa.[8]
Esklabotzak, bestetik, gizartean ondorio ekonomiko larriak utzi zituen: milaka langile formakuntzarik gabekoak eta produktu gutxi batzuen ekoizpenetan lotutako herrialdeak. Azukre-kanabera aberastasuna eragi zuen potentzia kolonialetan baina, atzean, krisien eta pobreziaren arrastro bat utzi zuen.[9]
Independentzia
Nolabait, amaitu gabeko prozesua da zeren eta lur batzuk oraindik beste estatuen menpe baitadaude:
Haiti, Hispaniolako Saint-Domingue kolonia frantziar ohia, Europako potentzietatik independizatu zen Karibeko lehen nazioa izan zen. 1791n, esklaboen matxinada bat, Haitiko Iraultza izatera iritsi zen. Haren burua Toussaint Louverture izan zen. Haren agindupean Haiti errepublika beltz aske gisa ezarri zen 1804 inguruan. Haiti errepublika beltz zaharrena izatera iritsi zen, eta Ipar hemisferioko bigarren errepublika zaharrena, Estatu Batuen ondoren. Hispaniolaren gainerako bi herenak Haitiko indarrek konkistatu zituzten 1822an.[10] 1844an, Dominikar Errepublika sortu berriak Haitirekiko independentzia aldarrikatu zuen.
Karibeko nazio batzuk XIX. mendean zehar independizatu ziren Europako potentzietatik. Estatu txikiago batzuk oraindik Europako botereen dependentziak dira gaur egun. Kubak espainiar kolonia izaten jarraitu zuen Gerra Hispaniar-estatubatuarra arte.
1958 eta 1962 artean, britainiarrek kontrolatutako Karibeko zatirik handiena Mendebaldeko Indietako Federazioa bihurtu zen, beste nazio askotan banandu aurretik.
Estatu Batuen eragina
Egungo Karibeko estatu askok Ameriketako Estatu Batuen kontrola eta interbentzioak pairatzen dituzte.
Monroe doktrinaz geroztik, Estatu Batuek eragin handia izan zuten Karibeko nazio gehienetan. XX. mendearen hasieran, eragin hori handitu egin zen Banana Gerretan parte hartzeagatik. Britainia Handiko edo Frantziako kontroletik kanpoko eremuak "Amerikako Inperio Tropikala" izenez ezagutu ziren Europan. Politika hori XX. mendean zehar mantendu zen, eraso eta estatu kolpe askotan gauzatuz. Bereziki larria Kubako Iraultzaren aurka burututako estrategia izan zen.[11] Baina Cochinos badiarena ez zen inbasio bakarra: 1915etatik 1934 arte Hispaniola inbaditu zuten, 1983an Grenada, 1994an Haiti...[12]
Erreferentziak
↑Rouse, Irving. The Tainos : Rise and Decline of the People Who Greeted ColumbusISBN 0-300-05696-6.