Haitiko Iraultza (frantsesez: Révolution haïtienne) Frantziar kolonialismoaren eta esklabotzaren aurkako esklabo matxinada arrakastatsua izan zen. Saint-Dominguen frantziarrek zuten agintearen aurka altxatu ziren, Haitiren independentziara eramango zuena. 1791an hasi zen eta 1804an bukatu zen, koloniaren independentziarekin. Esklabotzaren aurkako altxamendu bakarra izan zen estatu berri baten sorrera ekarri zuena. Gainera, esklabotza bera ezeztatu eta zuriak ez zirenen agintea ekarriko zuen bakarra izan zen. Haitiko Iraultzaren ikertzaileen arabera Mundu Atlantikoan arrazismoaren aurkako momentu historiko definitorioa izan zen.
Esklabotzaren instituzioan eragina izan zuen Ameriketan. Frantziar agintearen bukaera eta esklabotzaren abolizioaren ondoren, euren eskubide berrien kudeaketa arrakastatsua izan zen, mulatoekin batera, Europako zurien aurrean independentzia mantenduz. Espartakok 1.900 urte lehenago Erromako Errepublikaren aurka egindako altxamenduaren osteko esklabo-matxinadarik handiena izan zen. Beltzen gutxiespenaren inguruan zeuden klitxeak aldatu zituen eta esklaboek euren askatasuna mantentzeko zuten gaitasun ezaren ideia bertan behera utzi zuen. Esklabo jabeek beldurra hartu zioten egoerari, esklabuek zuten antolatzeko gaitasuna ikusita.
Ikus, gainera
Kanpo estekak