Karabana (persieraz: کاروان) sortaldean, basamortu edo toki arriskutsuetatik igarotzeko biltzen den jende taldea da[1]. Zetaren Bidea edo Sahara basamortua zeharkatzeko erabili zuten batez ere, denen defentsa ez ezik eskala-ekonomia aprobetxatzeko ere helburuekin[2].
Karabanak erakartzeko herriek karabansaraiak eraikitzen zituzten.