Kapet etxea

Etxearen armarria.

Kapet etxea (frantsesez: Les Capétiens, la Maison capétienne), baita Frantzia etxea ere deitua (la maison de France), edo laburtuz the Capets Frantziako hirugarren dinastiako erregeak izan ziren.

Izenaren jatorria

Frantziako hirugarren errege dinastiaren sortzaile izan zen Hugo I.ari, abade titulua zuela eta, eman zioten izena. Gero hala deitu zieten dinastia honetako erregeei. Frantziako Iraultzaren garaian, honela deitu zieten Luis XVI.ari eta haren ahaide guztiei.

Historia

Karolingioen ondokoak ziren (Hugo Kapet, lehen kapetarra, 987), eta 1328ra arte egon ziren agintean (Karlos IV.a Frantziakoa, azken kapetarra). 987an Paris inguruko lurralde txiki batean agintari zirelarik, arian-arian bereganatu zituzten eremu feudal nagusiak, ezkontzaz edo bestelako hitzarmenen bidez (Artois, Vermandois, Valois, Xanpaina, Lyon), herentziaz (Tolosako konderria), konkisten bidez (Normandia, Maine, Anjou, Touraine, Poitou, Auvernia eta Languedoc) edo erosita (Mâcongo konderria). 1328. urtean Flandes, Bretainia, Akitania eta Burgundia ez zeuden oraindik Frantziako koroaren mendean.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!